Bergarako Errege Mintegia


KategoriakHistoria

Bergarako Errege Mintegia, gaztelaniaz Real Seminario de Nobles de Vergara, historian zehar beste izen batzuk ere hartu dituelarik, 1776 urtean Euskalerriaren Adiskideen Elkartearen eskutik Bergaran sorturiko ikastetxea izan zen, Ilustrazioaren idealek inspiraturik, elite intelektuala osatzea helburua izan zuena, gehienbat noble, goi mailako funtzionario eta militarren semeek osatua. Gainera, Bergarako Errege Mintegia Europako zentro zientifiko bilakatu zen, Europan garrantzitsuenetakoa. Besteak beste, wolframio izeneko elementu kimikoa aurkitu zuten bertako laborategi kimikoan Elhuyar anaiek 1783an, mintegiko irakasle zirelarik.

XVI. mendean jesuitek eraiki eta kudeatu zuten Bergarako antzinako eraikin batean izan zuen egoitza, ikastetxe gisa baita ere, baina 1767 urtean jesuitak Espainiatik kanporatu zituen Espainiak eta Euskalerriaren Adiskideen Elkarteak  hartu zuen, bere proiektua garatzeko. Bere lehen zuzendaria Frantzisko Xabier Maria Munibe Idiakez izan zen, Peñafloridako kondea.

Bitarteko gorabehera eta etenaldi batzuekin bada ere, Bergarako Errege Mintegiak 1880 urtera arte garatu zuen bere jarduna. Urte horretan dominikoen ordena erlijiosoak ikastetxea usufruktudun gisa bereganatu eta barnetegi bat ezarri zuten bertan. 1972 urtean, dominikoek ikastetxea itxi zuten arte. 1976 urtetik UNED Espainiako urrutiko unibertsitatearen egoitza da.

291 hitz

Artikulu bat eskatu

Erabili ezazu galdetegi hau artikulu eskaera bat bidaltzeko. Lehenbailehen osatzen saiatuko gara.



Harpidetu zaitez

Gure azken edukien berri jaso nahi baduzu zure email helbidean, egin zaitez harpidedun hurrengo galdetegi hontan.