Belle Époque (frantsesez), euskaraz literalki Garai Ederra, XIX. mendeko hamarkadetatik Lehen Mundu Gerraren hasierara, 1914 urtean, doan garai historikoa da, bereziki Europan garatua. Izena garai horretan bizi izan zen aurrerapen ekonomiko, teknologiko (bereziki garraiobideetan eta elektrizitatearen erabilera domestiko eta industrialean) eta sozialari egiten dio erreferentzia, Europan aspalditik bizi izan ez zen bakealdi luze batekin batera. Potentzia eta inperio kolonialen garapenarekin bat etorri zen garaia izan zen orobat, bereziki Frantzia eta Erresuma Batuen kasuan, lurralde kolonialen ustiapenaren bitartez aberastasunak metatu eta burgesia klasea zabaldu zuena. Belle Époque delakoaren beste ezaugarri nabarmenak dira kirol eta aisialdiko beste jarduera batzuen garapena, zinema besteak beste, eta arteen eta modaren loraldia.
Loturiko artikuluak
Burgesia monopolistaIkuspegi marxistatik, burgesia monopolista (ikus, gainera, burgesia) kapitalismo aurrratuan elkarren kapitalak elkartu eta korporazio monopolista handiak sortuz jarduten duten kapitalisten taldea da, monopolioak osatuz, eta beraz, prezioak kontrolatuz,…
Burgesia oligarkikoaBurgesia oligarkikoa, kapitalismoaren baitan elite ekonomikoa izateaz gainera, estatu baten baitan botere politikoa, zuzenean edo zeharka, duen burgesia handiaren atala adierazten du. XIX. mendearen amaieran sortua, Bigarren Industria Iraultza…
Potentzia kolonialak eta inperio kolonialakHistorikoki, potentzia kolonialak eta inperio kolonialak munduan zehar lurralde zabalak mendean hartu eta bereganatu zituzten nazio eta inperioak izan ziren, XVI. mendetik aurrera eta bereziki XIX. mendeko bigarren…