Adiera zabalean, belaunaldi-ordezpena edo belaunaldi-ordezkapena gizartean gertatzen en berrikuntza-prozesua da, demografikoa, soziala nahiz ekonomikoa, belaunaldi gazteak heldu eta erretiratzen eta desagertzen doazen belaunaldi zaharren lekua eta funtzioak bereganatzen dituztenean. Belaunaldi-ordezpena funtsezkoa da gizartea bizirauteko, arlo guztietan. Hain zuzen ere, XX. eta XXI. mendeetako gizarteen arazo nagusia da belaunaldi-ordezpen eza, bereziki landa-eremuetan, eskualde batean hazi diren gazteak zaharrek betetzen zituzten zeregin sozioekonomikoen (lanbideak) eta kulturalen (ohiturak, hizkuntza, ...) ardura jaso eta biziraunarazteko gai ez direnean, demografikoki aski ez izateagatik edo transmisio sozialak huts egiteagatik.
Adiera hertsiagoan, belaunaldi-ordezpena kontzeptu demografiko hutsa da, eta populazio batean jaiotakoen kopurua hildakoak ordezteko aski dela adierazten du, populazioa gutxitu ez dadin. Hala ere, okerra da pentsatzea belaunaldi-ordezpena ziurtaturik dagoela jaiotza kopurua hildako kopurua baino handiagoa denean, jaiotza kopurua eta heriotza kopurua alderatzea ordezpenarekin ez baizik eta berezko hazkundearekin dagoelako loturik. Zehazki, belaunaldi-ordezpen tasak populazioa orekan izateko emakume bakoitzak batezbeste zenbat haur eduki beharko lituzkeen adierazten du, eta herrialde aurreratuetan kopuru hori 2.1 da, haurrren hilkortasuna dela eta herrialde azpigaratuetan handiagoa bada ere.
Beste hizkuntzetan: ingelesez, generational replacement; gaztelaniaz, relevo generacional, reemplazo generacional.
Ikus, gainera
Loturiko artikuluak
Belaunaldien arteko transmisioaBelaunaldien arteko transmisioa edo belaunaldi arteko transmisioa gehienetan familiaren baitan, guraso eta aiton-amonengandik seme-alabengana, belaunaldi batetik bestera modu kontzientean irakatsi, erakutsi edo berez edo naturaltasunez zabaldu egiten diren…
Hazkunde demografikoaDemografia, hazkunde demografikoa herri, hiri, eskualde edo herrialde batean une batetik bestera, aldi batean zehar, gertatzen den biztanleriaren gehikuntza da. Hazkunde demografikoa bi faktoreengatik gerta daiteke, berezko hazkundeagatik…
Belaunaldi-arrakala (belaunaldien arteko arrakala)Belaunaldi-arrakala edo belaunaldien arteko arrakala gizarte batean belaunaldien artean dauden alde edo diferentzien multzoa da. Arlo kulturalean, belaunaldi batetik bestera dauden jarrera, iritzi edo jokabide desberdinak biltzen ditu.…