Bektore energetikoak


KategoriakEkonomia

Energia-iturrien artean, lehen mailako energia-iturriak naturatik zuzenean jasotzen diren haiek dira, hala nola energia eolikoa, eguzki-energia, petrolioa, gasa eta ikatza. Energia-iturri horiek ez dira orokorrean zuzenean erabiltzen eta eraldaketa bat behar dute, erabili aurretik. Jakina denez, "energia ez da sortzen ezta deuseztatzen ere, eraldatzen baizik": horrela, energia eolikotik elektrizitatea sor daiteke (eta zuzeneko energia mekanikoa, antzinako errotetan bezala). Bektore energetikoak edo energia-bektoreak gizakiak teknologia erabiliz lehen mailako energia-iturrien eraldatzearen emaitza dira. Adibidez, eguzkiaren energia elektrizitate (bektore energetikoa) bilakatzen da eguzki paneletan; petrolioa (lehen mailako energia iturria) gasolina (bektore energetikoa) bilaka daiteke. Egun, bektore energetiko nagusia elektrizitatea eta petroliotik eratorritako erregaiak dira, baino ahalegin teknologko handiak egiten ari dira hidrogenoa bektore energetiko bihurtzen, uretik eta elektrolisi izeneko prozesuaren bitartez.

Beste hizkuntzetan: ingelsez, energy carrier; gaztelaniaz, vector energético.

223 hitz

Artikulu bat eskatu

Erabili ezazu galdetegi hau artikulu eskaera bat bidaltzeko. Lehenbailehen osatzen saiatuko gara.



Harpidetu zaitez

Gure azken edukien berri jaso nahi baduzu zure email helbidean, egin zaitez harpidedun hurrengo galdetegi hontan.