Beherapenak


KategoriakEnpresa

Beherapenak, deskontuak edo promozio-prezioak saltoki batek aldi labur batean produktu edo zerbitzu baten prezio erreala murriztu eta salmentak gehitzeko merkataritza-estrategia da. Aldi labur baterako izanda, eskasia edo aprobetxatu beharraren sentsazioa pizten da bezeroarengan, erostera bultzatuz horrela. Beste alde batetik, prezioa produktu baten balioaren osagai nagusietako bat izanik, prezioaren murrizketak produktuaren balioa gehitu eta bezeroa erakarri egiten du. Dena den, aldi labur baterako ekintza dela esan behar da, epe luzera irabazi-marjinak kaltetu eta salmentak jaitsiarazi ere egin ditzakeelako. Promozio-prezio iraunkorrak interes-eza eta asperdura ere sorrarazten ditu bezeroarengan. Beherapen eta promozio-prezioen adibideak dira, "gaur %20ko deskontua", "ordaindu bat eta eraman bi" eta "Eguberrietako eskaintza berezia" gisako eskaintzak.

Ikus, gainera

201 hitz

Artikulu bat eskatu

Erabili ezazu galdetegi hau artikulu eskaera bat bidaltzeko. Lehenbailehen osatzen saiatuko gara.



Harpidetu zaitez

Gure azken edukien berri jaso nahi baduzu zure email helbidean, egin zaitez harpidedun hurrengo galdetegi hontan.