Merkealdiak
Merkataritzan, merkealdiak saltokiek gehienetan jantziak eta denboraldiko beste produktuak udaberri-uda edo udazken-negu denboraldian saldu ez izanagatik haiei irteera emateko ezartzen dituzten prezio berezien aldiak dira, gehienetan denboraldi berriak hasi baino lehen erakusleihoak eta produktu-sortak berritu baino lehen ezartzen direnak. Historian zehar, eta egun ere komunitate autonomo batzuetan, merkealdiek erregulazio berezia izan dute, horien hasiera eta bukaera data zehaztuz eta eskaintzen diren produktuak benetan azken denboraldian saldu gabeak izatea exijituz. Egun, ordea, gehienetan merkealdiak saltokietako beherapen handiko aldi luzeak dira, ohikoan denboraldi bakoitzaren uneko beherapen aldi laburretatik bereizteko. Beste hizkuntzetan: gaztelaniaz, periodo de rebajas.
Ikus, gainera