
Bazter-maiztasunak, gorriz.
Estatistikan, aldagai anitzeko datu-banaketa bati buruz, bazter-maiztasunak aldagai estatistiko baten balioen maiztasunak dira, beste aldagaien balioak kontuan hartu gabe. Bi aldagaiko banaketetan, bazter-maiztasunak datuei dagokien taula gurutzatuko aldagaiko errenkada edo zutabeko maiztasun gurutzatuen baturak dira.
Beste hizkuntzetan: ingelesez, marginal frequencies; gaztelaniaz, frecuencias marginales.
Loturiko artikuluak
Zutabe-diagrama (barra-diagrama)Zutabe-diagrama edo barra-diagrama datu kuantitatiboak, zenbakizko datuak alegia, grafikoki irudikatzeko erabiltzen den diagrama estatistikoa da. Elementu batzuen neurria edo magnitudea irudikatu nahiz aldagai estatistiko baten balio eta kategorien…
Kontingentzia-taulaKontingentzia-taula bat, taula gurutzatua ere deitua, bi aldagai kategorikoen kategorien konbinazioetarako maiztasunak jasotzen dituzten taula da. Estatistikan, kontingentzia-taulak aldagai kategorikoen arteko asoziazio estatistikoa ikertzeko erabiltzen dira; korrespondentzia-analisiak ere…
Maiztasunak (frekuentziak): absolutuak eta erlatiboakMaiztasun estatistikoak aldagai estatistiko bateko balioetako bakoitza laginean zenbat aldiz agertzen den adierazten du. Bi motako maiztasun bereizten dira: maiztasun absolutuak balioa zenbat aldiz agertzen den adierazten du,…