Enpresa subsidiarioak enpresa nagusi baten kontrolpean dauden enpresak dira, haietan dituen kapital-partaidetzen bitartez, baina autonomia eta independentzia dutenak kudeaketa mailan, enpresa filialetan ez bezala.
Enpresan, bazkidea enpresara kapitala, lana edo bere jakintza ekartzen duen pertsona da, enpresaren jarduera aurrera eramateko. Bi motako bazkideak bereizten dira: bazkide kapitalistak, kapitala baino ekartzen ez dutenak, eta bazkide industrialak, enpresan lan egin edo enpresari bere ezagutzak eskaintzen dizkiona. Bazkideak batzar orokor batean, bazkideen organo goren gisa, bildu behar dira gutxienez urtean behin, aurreko ekitaldiko kontuak onartu eta bestelako akordioak hartzeko.
Beste hizkuntzetan: ingelesez, associate; gaztelaniaz, socio.
Ikus, gainera
Erabili ezazu galdetegi hau artikulu eskaera bat bidaltzeko. Lehenbailehen osatzen saiatuko gara.
Gure azken edukien berri jaso nahi baduzu zure email helbidean, egin zaitez harpidedun hurrengo galdetegi hontan.