Esperantza matematikoa, itxaropen matematikoa, esperotako balioa edo itxarondako balioa, zorizko aldagai baten batezbestekoa da, epe luzera batezbeste gertatuko den balioa, espero daitekeena, adierazten duena. Adibidez, txanpon bat botata,…
Batezbesteko koadratikoa aldagai estatistiko kuantitatibo bati buruzko datuak karratura jaso (hortik koadratiko), karratu horien batezbestekoa kalkulatu eta azken emaitza honen erroa emanez kalkulatzen dena da. Hau da horren formula:
Bereziki batez besteko erroreak kalkulatzeko erabiltzen da, erroreak karratura jasoz, hasirko errore positiboak eta negatiboak konpentsatu ez daitezen. Karratuen batezbestekoa kalkulatuta, horien erroa kalkulatzen da, karratura jasotzearen efektua deuseztatzeko.
Estatistikan hainbat aplikazio ditu: adibidez, desbideratze estandarra batezbesteko aritmetiko sinplerako desbideratzeen batezbesteko koadratikoa baino ez da; parametro edo balio ezezagun bati buruzko egiten diren estimazioen doitasun-neurri gisa ere erabiltzen da, batez besteko errore koadratikoa kalkulatzeko alegia.
Batezbesteko koadratikoa batezbesteko orokortu deitzen den batezbestekoen formula orokor baten kasu partikularra da, hain zuzen ere denean:
Beste hizkuntzetan: ingelesez, quadratic mean; gaztelaniaz, media cuadrática.
Ikus, gainera
Erabili ezazu galdetegi hau artikulu eskaera bat bidaltzeko. Lehenbailehen osatzen saiatuko gara.
Gure azken edukien berri jaso nahi baduzu zure email helbidean, egin zaitez harpidedun hurrengo galdetegi hontan.