Batezbesteko higikorra (batezbesteko mugikorra)


KategoriakEstatistika

Estatistikan, batezbesteko higikorrak edo batezbesteko mugikorrak denborazko serie bateko balio kopuru jakin bati aplikatzen zaion batezbesteko aritmetiko bat da, kopuru horretan sartzen diren balio-multzoak teilakatzen edo lerratzen doazela. Adibidez, 3-5-8-6-9-7 denborazko seriean, 3 tamainako batezbesteko mugikorrak (3+5+8)/3, (5+8+6)/3, (8+6+9+)/3 eta (6+9+7)/3 dira, aldi bakoitzean aurreko batezbestekoko balio zaharrena ezabatuz eta hurrengo balioa sartuz.

Batezbesteko higikor edo mugikorrak denborazko serie bateko gorabeherak leundu eta hartan joera argiako hautemateko erabiltzen dira. Batezbesteko higikorraren tamaina zenbat eta handiagoa izan, leunketa orduan eta nabarmenagoa izango da.

Beste hizkuntzetan: ingelesez, moving average; gaztelaniaz, medias móviles.

170 hitz

Artikulu bat eskatu

Erabili ezazu galdetegi hau artikulu eskaera bat bidaltzeko. Lehenbailehen osatzen saiatuko gara.



Harpidetu zaitez

Gure azken edukien berri jaso nahi baduzu zure email helbidean, egin zaitez harpidedun hurrengo galdetegi hontan.