Marketinean, prezio psikologikoa hura zertxobait aldatuz bezeroaren arreta erakarri eta harengan erosteko bulkada sustatzeko ezartzen den prezioa da. Prezio psikologikoko estrategiak dira, prezio borobila (adibidez, 2 euro edo…
GizapediaBatez besteko prezio haztatua edo batez besteko prezio ponderatua izakinak baloratzeko metodo bat da, biltegiko izakinen unitate bakoitzari prezio berdina ezartzen diona, biltegira sartu diren izakinen prezioa batez besteko aritmetiko haztatuaren bitartez kalkulatuz.
Adibide gisa, demagun biltegian une jakin batean 30 unitate daudela 5 euroko unitateko prezioan erositakoak eta 10 unitate 9 euroko unitateko prezioan erositakoak. Batez besteko prezio ponderatua unitate horien prezio totala, hots, 30x5+10x9=240 euro, 30+10=40 unitate kopuru totalarekin zatituz kalkulatzen da: 240/40=6 euro unitateko.
Orokorrean, hau da batez besteko prezio haztatua kalkulatzeko formula:
![]()
Biltegitik irteten diren unitateak batez besteko prezio horretan baloratuko dira, biltegian geratzen diren unitate guztiak bezalaxe. Biltegira izakin berriak sartzen badira, batez besteko prezio haztatua berriz ere kalkulatuko da, izakin berriak erosi diren prezioan eta biltegian daudenak aurreko batez besteko prezioan baloratuz.
LIFO eta FIFO metodoetan ez bezala, batez besteko prezio haztatua erabiltzen denean, ez da kontuan hartu behar baloraziorako izakinak sartu diren unea, uniate guztiak prezio berean baloratzen direlako, inbentarioaren kudeaketa erraztuz horrela.

Erabili ezazu galdetegi hau artikulu eskaera bat bidaltzeko. Lehenbailehen osatzen saiatuko gara.

Gure azken edukien berri jaso nahi baduzu zure email helbidean, egin zaitez harpidedun hurrengo galdetegi hontan.