Basileako Ituna edo Basileako Bakea Espainiako Erresumak eta Frantziako Lehen Errepublikak 1795ean sinaturiko bake-ituna izan zen, Konbentzioaren Gerrari amaiera eman ziona. Itunean adostutakoaren arabera, Espainiak utzi egingo zion Frantzia iraultzailearen aurka Europako herrialde batzuek osatzen zuten Lehen Koalizioan parte hartzeari; Frantziak, berriz, Espainian okupatutako lurralde guztietatik erretiratuko zituen bere tropak.
Loturiko artikuluak
Konbentzioaren GerraKonbentzioaren Gerra 1793-1795 bitartean Frantzia iraultzaileak Espainia eta Portugalen aurka garatu zen gerra izan zen. Izenak garai hartan Frantziako Konbentzio Nazionalari egiten dio erreferentzia, Frantziako erakunde politiko nagusienari…
Gizarte bakea (bake soziala)Gizarte bakea edo bake soziala gizarte eragile, kolektibo, klase eta erakundeen arteko gatazkak guztiz murriztu eta arindu eta, gertatzen diren kasuetan, haiek elkarrizketa, negoziazio eta kontsentsuz kudeatu eta…
jan, edan eta bakea emanJana, edana eta bakea izatea ase eta zoriontsu izateko printzipioak direla adierazteko. Aldaerak jan eta edan, eta bakea eman