Agian kontrolaren kontzeptu orokorrari buruz ere jakin nahi duzu.
Barne kontrola edo barneko kontrola enpresa edo beste erakunde baten baitan burutzen den prozesua da, helburu dituena:
- enpresaren helburuak betetzen diren egiaztatu, eta horretarako behar diren politikak sustatzea,
- enpresaren jarduna efizientea dela kontrolatzea,
- enpresaren baitan jasotzen den informazioa fidagarria dela konprobatzea,
- legeak eta arauka betetzen direla egiaztatzea.
Ikuskaritzarekin lotzen den kontzeptua, baina eremu ezberdinak dituzten jarduerak dira:
- barne kontrola jarduera jarraitua da, etengabea, eta ikuskaritza aldiro burutzen dena, une jakin batzuetan;
- barne kontrola enpresaren jardueraren baitan txertaturik egoten da, eta ikuskaritza jarduera independentea eta beraz objektiboagoa da;
- ikuskaritza kontabilitatean zentratzen da gehienetan, barne kontrola enpresaren jarduera osoa aztertzen du.
Loturiko artikuluak
Berreskuratze-epeaBerreskuratze-epea edo payback-a inbertsio bat egiteagatik enpresa batek ordaindu behar izan duen zenbatekoa berreskuratzeko ustez beharko duen denbora da, inbertsioak emango dituen kutxa-fluxu edo diru-sarreren bitartez. Berreskuratze-epearen ondoren,…
Barne Errendimendu Tasa[latexpage] Barne Errendimendu Tasa edo Barne Errendimenduaren Tasa (BET) inbertsio baten errentagarritasun-tasa da, diru-sarrerak eta irteerak, kaxa-fluxuak alegia, BET horrekin eguneratuta, berdindu egiten dituena. Halaber, inbertsioa guztiz finantzatu behar…
Kontuen ikuskaritzaKontuen ikuskaritza edo kontuen auditoria enpresaren urteko kontuak eta beste egoera finantzarioetako dokumentuak berrikusi eta egiaztatu egiten dituen jarduera da, ikuskari edo auditoreek burutzen dutena, enpresaren urteko kontuek irudi…