
Kaspiar itsasoa barne itsasoa da.
Barne itsasoak edo itsaso itxiak kontinente baten barnean kokaturik dauden ur gaziko azalera handiak dira, gehienetan sakonera txikikoak, ozeano eta itsaso handiagoetarako irteerarik ez dutenak. Barne itsasoak arro endorreikoetan sortzen dira, inguruko ibaiek euren urak arrora isurtzearen ondorioz, edo itsasoaren transgresioaz, itsasoaren maila altua zenean plataforma kontinentaleko itsasguneak gainezka eginda. Barne itsasoak dira Aral itsasoa eta Itsaso Hila, arro endorreikoa batean sortuak eta ibaiek elikatuak, eta Kaspiar itsasoa, historia geologikoan izandako itsasoaren transgresioaz sortuak nahiz eta ibaietako urek ere elikatzen duten.
Beste hizkuntzetan: ingelesez, inland sea; gaztelaniaz, mar interior, mar cerrado.
Ikus, gainera
Loturiko artikuluak
Kostako itsasoak (itsaso epikontinentalak)Kostako itsasoak edo kostaldeko itsasoak, itsaso epikontinentalak ere deituak, kostaldean eta plataforma kontinental batean zehar, ozeanoak kontinentearekin bat egiten duenean, zabaltzen diren itsasoak dira, gehienetan sakonera txikikoak direnak.…
Ozeanoak eta itsasoakOzeanoa edo itsasoa (singularrean) Lurraren azalaren zati handi bat estali, %70.8 zehazki, eta hidrosferaren bolumen handiena osatu egiten duen, %97.2 zehazki (besteak izanik ur kontinentalak), ur gaziko masa…
Itsaso kontinentalakItsaso kontinentalak kontinente baten barruan kokatzen diren itsasoak dira, ozeanoren batekin bat egiten dutenak itsasarte baten bitartez. Itsaso kontinental baten adibide garbiena Mediterraneoa da, Ozeano Atlantikoarekin bat egiten…