Barne gatazka (geopolitika)


KategoriakPolitika

Agian barne gatazka gatazka intrapsikiko gisa bilatzen ari zinen.

Barne gatazka herrialde baten baitan gertatzen den gatazka edo egoera politiko larria da, gehienetan aurkako sektore politikoen artean edo bertako gobernuaren eta gizarte sektore edo komunitate jakin baten artean. Tradizionalki, barne gatazkak nazioarteko zuzenbidetik at geratu dira, beste herrialdeak gatazka horietatik kanpo atxikiz, baina XX. mendearen bukaeratik barne gatazkek giza eskubideen alorrean ekar dezakerten urraketa dela eta, nazioarteko erakundeek gatazka horietan nola edo hala gatazka horietan parte hartzeko ekimenak garatu dituzte. Hala ere, historian ugari dira beste herrialde bateko barne gatazketan parte hartu duten atzerriko herrialdeek, interes politiko edo geopolikoengatik barne gatazka horiek casus belli gisa hartzeraino, interbentzionismoaren doktrinaren baitan; horren adibide garbiena Ameriketako Estatu Batuen interbentzionismo klasikoa izan da, nazioarteko bake eta egonkortasun politikoa ziurtatze aldera.

Beste hizkuntzetan: gaztelaniaz, conflicto interno.

229 hitz

Artikulu bat eskatu

Erabili ezazu galdetegi hau artikulu eskaera bat bidaltzeko. Lehenbailehen osatzen saiatuko gara.



Harpidetu zaitez

Gure azken edukien berri jaso nahi baduzu zure email helbidean, egin zaitez harpidedun hurrengo galdetegi hontan.