Gamma banaketa Poisson prozesu batean [latexpage] $k$-garren gertaera izan arte igarotzen den denboraren probabilitate banaketa da. Hain zuzen, denbora hori $x$ baino txikiagoa izango da, $x$ denbora horretan gehienez…
Banaketa esponentziala zorizkoak eta elkarrekiko independenteak diren ondoz ondoko gertaera puntualen arteko denborari buruzko probabilitate banaketa da. Adibidez, kaxa batera heltzen den bezero batetik bestera zein matxura edo istripu batetik bestera igarotzen den denborari buruzko probabilitateak kalkulatzeko erabiltzen da.
Honako dentsitate-funtzio hau du:
Hots, teorian gertaera puntual horien arteko denbora infinituraino luza daiteke.
Banaketa esponentziala Poisson banaketarekin loturik dago guztiz: Poisson banaketa gertaera puntualen kopuruari buruzko banaketa den bitartean, banaketa esponentziala horien arteko denborari buruzkoa da. parametroak esanahi berdina du bietan: aldi bateko batez besteko gertaera kopurua (orduko bezero kopurua, eguneko matxura edo istripu kopurua).
Banaketa esponentzialaren itxaropena hau da:
Emaitza intuitiboa da guztiz: batezbestez orduko bezero etortzen bada, bezero batetik bestera batez beste ordu izango da.
Erabili ezazu galdetegi hau artikulu eskaera bat bidaltzeko. Lehenbailehen osatzen saiatuko gara.
Gure azken edukien berri jaso nahi baduzu zure email helbidean, egin zaitez harpidedun hurrengo galdetegi hontan.