Enpresan, banaketa edo banakuntza ekoitzitako produktuak kontsumitzailearen esku jartzen dituen funtzioa da. Garraio eta biltegiratze funtzioak biltzen ditu (logistika alegia) baina baita ere bezeroekin harremanetan sartu, merkatuari buruzko informazio zuzena sartu, bezeroen finantzazioa, salmenta ondorengo zerbitzuak eskaintzea eta publizitatea burutzea. Banaketari buruzko erabaki estrategikoa banaketa-kanala edo banakuntza-kanala zehaztea da, ekoitzitako produktua bezeroen esku jartzeko erabiltzen diren eragileek osatzen duten bidea (handizkaria->txikizkaria->kontsumitzailea, adibidez).
Ikus, gainera
Loturiko artikuluak
Merkaturatzea (komertzializazioa)Merkaturatzea edo komertzializazioa produktu edo zerbitzu bat merkatuan bezeroaren esku jartzea da, horretarako behar diren erabakiak hartuz eta jarduerak garatuz, aurrez garaturiko marketin-plan baten arabera, produktua, prezioa, banakuntza…
DesintermediazioaEkonomian, zehatzago banaketa alorrean, desintermediazioa produktuak ekoitzi eta zerbitzuak burutu egiten dituen enpresen eta kontsumitzaileen artean dauden bitartekariak ezabatzea da, kontsumitzaile eta ekoizleen arteko zuzeneko harremana garatuz. Bereziki…
Banaketa-sektoreaEkonomian, banaketa-sektorea produktuak eta zerbitzuak kontsumitzaileen esku jartzeko jarduera ekonomikoen multzoa da, banatzaile izeneko eragile ekonomikoen bitartez. Horren baitan biltzen dira, produktuak eta zerbitzuak eskaintzen diren saltokiak eta…