Banakako bezeroa erosketa prozesua modu indibidualean garatzen duen pertsona da, bere behar pertsonalak asetzeko, bezero kolektibo edo instituzionalaren kasuan ez bezala. Banakako bezeroaren kasuan, erosketaren erabakia indibiduala da, eta horrek baldintzatu egiten du guztiz erosketaren erabakia hartzeko informazio bilketa eta jarduera kognitiboa, emotibitatea gehitzearekin batera, taldeka hartzen diren erabakietan ez bezala, non erosketa prozesua hausnarketa sakonagoarekin burutzen den.
Beste hizkuntzetan: ingelesez, individual customer; gaztelaniaz, cliente individual.
Loturiko artikuluak
HornitzaileakHornitzaileak enpresa edo erakunde bati produktuak saldu edo eskura jartzen dizkiotenak dira. Saltzaile edo kontratista ere deitzen zaie. Kontabilitatean, hornitzaileekiko zorrak "Hornitzaileak" atalean sartzen dira. Oro har, produktu-hornitzaileak,…
Banakako enpresak eta enpresariakBanakako enpresa edo enpresa indibiduala pertsona fisiko bakar batek, banakako enpresari edo enpresari indibidual izenekoak, osatzen duen enpresa da, bera izanik enpresaren jabe eta kudeatzaile bakarra da. Gehienetan, euren…
Bezeroa (klientea)Bezeroak edo klienteak erabaki aske baten ondorioz profesional edo enpresak baten zerbitzuak kontratatu edo haien produktuak erosten dituztenak dira, ordainsari edo prezio baten trukean. Bereizi behar bezeroak, kontsumitzaileak…