Balioztapen-irizpideak, balioespen-irizpideak edo balorazio-irizpideak enpresa bateko aktibo eta pasiboen balioa zehaztu eta kontabilitatean jasotzeko irizpideak dira. Horien artean daude, besteak beste, kostu historikoa, arrazoizko balioa eta balio eguneratua.
Kostu historikoaren irizpideak ondare-elementuaren eskuratze-kostua edo produkzio-kostua jasotzen du. Arrazoizko balioa berriz, maiz erabiltzen den beste irizpide bat da: ondasuna trukatu daitekeen prezioa da, ongi eta independentziaz informatutako eroslearen eta saltzailearen artean adostu litekeena. Azkenik, balio eguneratuak ondareko elementu batek sortuko dituen kaxa-fluxu eguneratuak dira, deskontu tasa arrazoizko batekin.
Beste hizkuntzetan: gaztelaniaz, criterios de valoración contable.
Loturiko artikuluak
Ikasliburua: Kostuen kontabilitateaKostuen kontabilitatea enpresa bateko kostuak, bereziki ekoitzitako produktuaren eta zerbitzuaren arabera, identifikatu, kalkulatu eta kontrolatu egiten dituen kontabilitatearen adarra da, marjinak eta errentagarritasun ekonomikoak ere kalkulatuz eta aztertuz,…
Balio erantsiaBalio erantsia enpresa batean izandako produktu eta zerbitzuen salmentak ken kanpotik erositako produktu eta zerbitzuen kostua da. Enpresak bere jarduera ekonomikoaren bitartez erantsi egiten duen balioa da, sortzen…
Kostu historikoaKostu historikoa aktiboko eta pasiboko elementuen zehaztu eta kontabilitatean erregistratzeko erabiltzen den balioztapen-irizpidea da. Aktiboko elementuen kasuan horren eskuratze-kostua edo eskuratze-prezioa da, erositako ondasunen kasuan, edo ekoizpen-kostua, enpresak…