Filosofian, balio-iritziak erabaki, jokabide, gertaera, iritzi edo arau bat ona edo txarra, edota ona edo txarra zenbateraino den, ezartzen duen baieztapen bat da. Erlatibismo moraletik ohikoa da balio-iritzien…
Balio sinbolikoa objektu edo produktu batek bere erabilera-balio edo erabilgarritasunetik haratago pertsona, gizatalde edo orokorrean merkatu batean haiengan duen esanahi sinbolikoagatik edo sorrarazten duen emozioagatik duen balioa da, printzipioz prezioarekin loturik ez dagoena baino gerora prezioa eragin dezakeena eta areago objektua merkatutik kanpo jarri dezakeena. Balio sinbolikoa bereziki kontuan hartzekoa produktu kulturaletan; adibidez, artista ospetsuen jatorrizko margolanek balio sinboliko handia izaten dute, haien balio estetikotik haratago - hain zuzen ere, horren erreprodukzio zehatzak, estetikoki berdin-berdinak izan arren, kopia merketzat hartzen dira; kasu horretan, gainera, merkatuan margolanak balio sinboliko handia duela jakiteak izugarri gehitzen du bere prezioa.
Erabili ezazu galdetegi hau artikulu eskaera bat bidaltzeko. Lehenbailehen osatzen saiatuko gara.
Gure azken edukien berri jaso nahi baduzu zure email helbidean, egin zaitez harpidedun hurrengo galdetegi hontan.