Agian kopuru nominala bilatzen ari zinen.
Finantzetan, balio nominala balore-titulu batean, hala nola akzio batean (ikus, akzio baten balio nominala) eta bono batean, jaulkipenaren unean zehazten den prezio edo diru-balioa da, tituluko bi aldeen artean adostutako zorraren edo sozietate-partaidetza baten zenbateko teorikoa adierazten duena. Balio nominala hasiera batean despoltsatu den diru-zenbatekoaren, jaulkipen-balioaren alegia, desberdina izan daiteke, bukaerako likidazio-balioaren desberdina baita ere eta, merkatu batean negoziatuz gero, uneko kotizazioaren desberdina izaten da gehienetan.
Beste hizkuntzetan: gaztelaniaz, valor nominal.
Loturiko artikuluak
Baloreak edo balore-tituluak (finantzak)Agian, balio etikoak bilatzen ari zinen. Finantzetan, baloreak edo balore-tituluak balore-merkatu batean edo pribatuki besterengarriak edo negoziagarriak diren, beste propietate batzuekin batera (literaltasuna, autonomia), finantza-tituluak dira orokorrean, hala…
Akzio baten balio intrintsekoaAkzio baten balio intrintsekoa akzio baten balio objektiboa da, hala nola ondare garbia akzio kopuruarekin zatituz (ikus, akzio baten balio teorikoa) edota akzio horrek une horretatik aurrera eman…
Akzio baten balio nominalaAkzio baten balio nominala akzioa harpidetuz bazkideak kapital soziala osatzeko egiten duen ekarpena da, enpresaren kapital soziala akzio kopuruarekin zatituz kalkulatzen dena. Balio nominala (ikus, orokorrean, balio nominala…