Dokumentu, adierazpen edo gertaera batek zerbaiti buruz balio frogagarria edo balio frogatzailea duela esaten da, behar den erakundearen aurrean (notario, epaile, epaitegi edo beste autoritate publiko baten aurrean)…
Balio-katea produktu edo zerbitzu bat garatu, ekoitzii eta banatzeko garatzen diren jarduera ekonomikoen multzoa da, produktu edo zerbitzua kontsumitzailearen esku jartzen den arte, prozesu horretan garatzen diren jarduera osagarriekin batera, hala nola giza baliabideen kudeaketa eta teknologiaren garapen, besteak beste. Beraz, diseinu, ekoizpen, logistika eta merkaturatze-jarduerak biltzen ditu bere kate edo lerro nagusian. Jarduera horien zerrenda hutsa baino, balio-katea enpresaren analisi estrategikorako tresna bat da, enpresaren abantaila lehiakor edo konpetitiboak edo horien gabezia antzemateko baliatzen dena.
Beste hizkuntzetan: gaztelaniaz, cadena de valor.
Erabili ezazu galdetegi hau artikulu eskaera bat bidaltzeko. Lehenbailehen osatzen saiatuko gara.
Gure azken edukien berri jaso nahi baduzu zure email helbidean, egin zaitez harpidedun hurrengo galdetegi hontan.