Balio intrintseko eta balio instrumental kontzeptuak bereziki etikan baliatu dira. Zerbaitek berezko balioa duenean esaten da balio intrintsekoa duela; berriz, balio instrumentala edo estrintsekoa dela esaten da beste…
Balio erantsi gordina ekonomia osoaren, sektore ekonomiko edo enpresa jakin baten ekoizpenaren balioa da, ekoizpen horretarako erabilitako faktoreen edo bitarteko kontsumoen kostua barne hartzen ez duena. Barne Produktu Gordina ekoizpenaren ikuspegitik kalkulatzeko metodo gisa erabiltzen da batez ere (gogoan izan behar da gastuan oinarritutako beste metodo bat dagoela). Magnitude hori ekonomiaren bitarteko kontsumoen BPGn kontabilizazio bikoitza (beste bi,...) saihesteko erabiltzen da, kontsumo horiek ekoizpen-prozesuetan behin eta berriz erabiltzen baitira. Horrela, enpresa bakoitzak ekonomiari gehitu dion balioa bakarrik kontabilizatzen da, balio erantsi gordina merkatuko prezioan lortuz horrela. Magnitude horri zeharkako zerga garbiak, ustiapeneko dirulaguntzak kenduta, kenduz gero, faktoreen kostuaren araberako balio erantsi gordina deritzona lortzen da.
Beste hizkuntzetan: gaztelaniaz, valor añadido bruto (a precio de mercado y a coste de factores).
Erabili ezazu galdetegi hau artikulu eskaera bat bidaltzeko. Lehenbailehen osatzen saiatuko gara.
Gure azken edukien berri jaso nahi baduzu zure email helbidean, egin zaitez harpidedun hurrengo galdetegi hontan.