Balio Eguneratu Garbia, BEG akronimoaz ere deitua, edo Eguneratutako Balio Garbia (EBG) inbertsio batek ekarriko dituen etekinen neurri absolutu bat da, horretarako inbertsioak ekarriko dituen kutxa fluxu garbiak (ordainketak ken kobrantzak) eguneratuz, gaur egunera ekarriz, deskontu tasa jakin batean. Zehatzago, hau da BEG kalkulatzeko formula:
![Rendered by QuickLaTeX.com \[BEG=-A+\sum_{t=1}^n\cfrac{Q_t}{(1+k_t)^t}\]](https://gizapedia.hirusta.io/wp-content/ql-cache/quicklatex.com-cf919fa58cf127d12b7d616101b8ec5c_l3.png)
non
eguneratze- edo deskontu-tasa den, kapitalaren aukera kostua (enpresak inbertitzerakoan duen aukera onenaren errentagarritasuna),
inbertsioa dakarren hasierako ordainketa, eta
uneetan gertatzen diren kutxa-fluxuak.
BEG positiboa duten inbertsioak burutuko dira, enpresari etekinak ekarriko dizkiotelako. Inbersioak bateraezinak diren kasuetan, BEG handiena duen inbertsioa burutuko da. Horrela, BEG irizpideak onarpen/ukapen irizpide garbia ematen du, eta gainera diru fluxuak eguneratu egiten du etekinen egungo balioa kalkulatuz deskontu-tasaren bitartez. Ez du, ordea, inbertsio-proiektuaren errentagarritasunaren neurririk ematen (horretarako Barne Errendimendu Tasa kalkulatu behar da). Gainera, BEG kalkulatzerakoan zaila izaten da deskontu tasa zehatza finkatzea eta diru fluxuak aplikaturiko deskontu tasan berriz ere inbertitu edota zorrak kitatu eta bazkideak saritzeko erabiltzen direla suposatzen du inplizituki.
Hala ere, gehien erabiltzen den inbertsioen hautapenerako metodoa da, diru-fluxuak zein unetan sortzen diren kontuan hartzen duelako, eta horregatik metodo dinamikoa dela esaten da, inbertsioen hautapenerako erabiltzen den payback metodo estatikoa ez bezala.
Balio Eguneratu Garbiak badu beste alde batetik harreman estua Barne Errendimendu Tasarekin (BET), BET Balio Eguneratu Garbia 0 egiten duen deskontu tasa baita, inbertsioaren errentagarritasun erlatiboaren neurri bat alegia. Bi irizpideek, BEG eta BET, ondorio kontrajarriak eman ditzakete ordea, Fisher ebakidura gertatzen denean hain zuzen.
Adibidea
Enpresa bati inbertsio hau proposatzen zaio: 1000 euroko ordainketa egin behar du hasieran, eta gerora 600 eta 700 euroko diru fluxuak izango ditu urtebetera eta bi urtera hurrenez hurren. Kapitalaren aukera kostua %10 izanik, zer erabaki behar du?
![Rendered by QuickLaTeX.com \[BEG=-1000+\cfrac{600}{1.1}+\cfrac{700}{1.1^2}=123.9\]](https://gizapedia.hirusta.io/wp-content/ql-cache/quicklatex.com-711a3e87582066489d3f736b3a23c272_l3.png)
Enpresak inbersioa burutuko balu, 123.9 euroko etekina eskuratuko lituzke, etekinak gaur egunera ekarrita. Beraz, BEG positibo horrekin, enpresak aurrera eraman beharko luke proiektua.
Loturiko artikuluak
Berreskuratze-epeaBerreskuratze-epea edo payback-a inbertsio bat egiteagatik enpresa batek ordaindu behar izan duen zenbatekoa berreskuratzeko ustez beharko duen denbora da, inbertsioak emango dituen kutxa-fluxu edo diru-sarreren bitartez. Berreskuratze-epearen ondoren,…
Barne Errendimendu Tasa[latexpage] Barne Errendimendu Tasa edo Barne Errendimenduaren Tasa (BET) inbertsio baten errentagarritasun-tasa da, diru-sarrerak eta irteerak, kaxa-fluxuak alegia, BET horrekin eguneratuta, berdindu egiten dituena. Halaber, inbertsioa guztiz finantzatu behar…
Fisher tasa (Fisher ebakidura)BEG edo balio eguneratu garbiaren kalkulua deskontu tasa ezberdinetarako kalkulatzen denean, BEG kurba eskuratzen da. Elkarrekiko bateraezinak diren bi inbertsio proiektu alderatu behar direnean, horien BEG kurbak eratu…