Proba estatistikoetan, balio kritikoa hipotesi nulua baztertzera daraman estatistikoaren muga-balioa da, adierazgarritasun-maila jakin baterako; beraz, eremu kritikoaren muga da.

Balio absolutu funtzioaren adierazpen grafikoa. Irudia: Ævar Arnfjörð Bjarmason, commons.wikimedia webgunetik.
Matematikan, zenbaki baten balio absolutua zenbaki horren balio positiboa da, zeinuari, positibo zein negatibo, plus zein minus, erreparatu gabe. Horrela, adibidez, -4 zenbakiaren balio absolutulatexpage]a 4 da, eta 3 zenbakiaren balio absolutua 3 da. Beste definizio baten arabera zenbaki baten balio absolutua zenbaki horretatik dagoen distantzia da, eta horrela -2 eta 2 zenbakiek, aurkako zenbakiak izanik, balio absolutu berdina dute, 2 alegia.
Oorkorrean zenbaki baten balio absolutua barra artean adierazten da. Adibidez, .
Balio absolutua funtzio moduan ere har daiteke, zenbaki erreal orori balio absolutua esleitzen diona. Analitikoki honela adierazten da, mailaka:
Erabili ezazu galdetegi hau artikulu eskaera bat bidaltzeko. Lehenbailehen osatzen saiatuko gara.
Gure azken edukien berri jaso nahi baduzu zure email helbidean, egin zaitez harpidedun hurrengo galdetegi hontan.