Ekonomian, baliabide geldiak edo alperrikako baliabideak baliatu gabe, alperrik eta etekinik atera gabe dauden faktoreak dira. Testuinguru desberdinetan agertzen den egoera da:
- azpiegiturak, instalazioak eta kapital finkoko beste elementuak bere ekoizpen-ahalmen osoan baliatzen ez direnean produktibitatea jaitsi egiten da, efizientzia ekonomikoaren kaltetan, ekoizpena elementu horiek gabe eta beraz kostu txikiagoarekin ekoiz litezkeelako;
- hala gertatzen da krisi-garaietan herrialde mailan, langabezia handitzen denean, eta beraz hainbat langilek ekoitzi, baina baita ere pentsatu, asmatu eta proiektuak aurrera eramateko gaitasuna galtzen denean;
- finantzetan ere erabiltzen da esamoldea: adibidez, maniobra-funtsa positibo eta oso handia denean, aktibo korronte edo epe laburrekoa pasibo korrontea baino askoz ere handiagoa denean alegia, enpresak baliabide geldiak dituela esaten da; hala gertatzen da adibidez, enpresak izakin bolumen oso handia duenean; izakin horiek mugitu (salmentak bizitu) ala murriztu beharko lituzke, edo beste alde batetik, izakin horiek finantzatzeko baliatu duen epe luzeko finantzazioa gutxitu (gastu finantzarioa murrizteko), izakin horiek hornitzaileen bitartez finantzatuz, kostu gehgarririk gabe fakturak ordaintzeko epea luzatuz besteak beste.
Beste hizkuntzetan: ingelesez, idle reosurces; gaztelaniaz, recursos ociosos.
Loturiko artikuluak
Ustiapen-zikloaUstiapen-zikloa, ekoizpen-zikloa edo ziklo produktiboa enpresa batek lehengaiak erosi eta ekoitzitako produktuak saldu eta kobratu arte burutzen diren jarduera eta eragiketen multzoa da. Zerbitzuen enpresen kasuan, eskatutako zerbitzu…
Ibilgetu-ratioa (ibilgetasuna)Ibilgetu-ratioa, ibilgetuaren finantzazio-ratioa edo ibilgetasuna enpresetan maiz kalkulatzen den finantza-ratioa da: [latexpage]
Ohartu behar da ibilgetu garbia hartu behar dela kalkulua egiteko, hau…
-