Baldintzagabekotasuna edo inkondizionalitatea transakzio eta transferentzia ekonomikoak ordainik gabe (baldintza edo kondiziorik gabe) burutzen direnean gertatzen den egoera da. Zerbitzu baten eskaintzari buruz ere aipatzen da, zerbitzu hori unibertsala edo inongo prezio edo baldintza gehigarririk gabe, doan adibidez, aplikatzen denean. Liberalismotik gogor kritikatzen den kontzeptua da, baldintzagabekotasuna lege ekonomikoak, subjektuen behar eta interesetan eta merkatuetan oinarritua, alde batera uztea edo lege etiko bihurtzea baino ez delako, azpian geratzen den arazo ekonomikoak ezkutatuz edo arazo ekonomiko berriak sorraraziz.
Beste hizkuntzetan: ingelesez, unconditionality; gaztelaniaz, incondicionalidad.
Erreferentziak
Loturiko artikuluak
Unibertsalitatea eta selektibitateaEkonomian, unibertsalitatea dagoela esaten da zerbitzu sozialak indibiduo eta familia guzti-guztientzat eskaintzen direnean, haien errentei edo bestelako ezaugarriei erreparatu gabe. Horrela, zerbitzu unibertsalak dira orokorrean, eskola publikoa eta…
Ekonomia estatikoa eta ekonomia dinamikoaEkonomia estatikoa denbora kontuan hartzen ez duten eredu ekonomikoen ikuspuntua da. Ekonomia dinamikoak, berriz, aldaketa ekonomikoak nola gertatzen diren aztertzen du, orekara heldu arte. Beste alde batetik, ekonomia…