Unibertsalitatea eta selektibitatea


KategoriakEkonomia

Ekonomian, unibertsalitatea dagoela esaten da zerbitzu sozialak indibiduo eta familia guzti-guztientzat eskaintzen direnean, haien errentei edo bestelako ezaugarriei erreparatu gabe. Horrela, zerbitzu unibertsalak dira orokorrean, eskola publikoa eta liburutegi publikoak eta herrialdearen arabera baita osasun publikoa ere. Unibertsalitatea baldintzagabekotasuna garatzeko moduetako bat da. Aitzitik, selektibitatea dago zerbitzu horiek ahulenak diren horiei baino eskaintzen ez direnean gertatzen da, inongo diskriminaziorik gabe. Unibertsalitatearen aldekoek gizarte demokratiko batean pertsona guztiek oinarrizko zerbitzu batzuk jasotzeko eskubidea dutela aldarrikatzen dute, besterik gabe pertsona izateagatik; beraz, printzipio politikoa da oinarrian. Halaber, zerbitzu sozial unibertsalen beharra orokorra eta iraunkorra dela esaten da, kausalitate zuzenik gabekoak, eta beraz, guztiei zuzendu behar zaizkie. Selektibitatearen aldekoek berriz argudio ekonomikoak baliatzen dituzte unibertsalitatearen aurka, bereziki zerbitzu sozial horiek kostua dutela, herritarrek ordaindu beharrekoa, eta ongi neurtu beharko litzatekeela ondorioz zenbat xahutzen den horietan, eta benetan zerbitzu horiek jasotzen dituztenak, horien beharrak dauzkaten eta baiezkoaren kasuan ordaintzeko gai diren.

Erreferentziak

 

241 hitz

Artikulu bat eskatu

Erabili ezazu galdetegi hau artikulu eskaera bat bidaltzeko. Lehenbailehen osatzen saiatuko gara.



Harpidetu zaitez

Gure azken edukien berri jaso nahi baduzu zure email helbidean, egin zaitez harpidedun hurrengo galdetegi hontan.