Balantze hidrikoa, balantze hidrologikoa edo ur-balantzea arro hidrologiko edo horren zati batean, baita ura duen formazio geologiko edo azpiegitura batean (adibidez, akuifero edo urtegi batean), ur-sarrera eta irteeren arteko diferentzia da, bertan bildutako uraren diferentziarekin batera, balantze edo berdinketa ematen duena.
Sarreren artean prezipitazioak eta beste arro edo egituretatik ekarritako urak biltzen dira. Irteeren artean berriz, beste ibai batera edo itsasora gertatzen diren irteerak, beste arro edo formazioetarako irteerak, giza erabilerarako ur-erauzketak, ebaporazio edo lurruntzea eta ebapotranspirazioa. Sarrerei irteerak kenduz eskuratzen den diferentzia balantzea positiboa (bildutako ur-kantitatea handitu egin da) edo negatiboa den (ur-kantitatea murriztu egiten da) ikus daiteke.
Loturiko artikuluak
Isurialde hidrografikoaIsurialde hidrografikoa itsaso berera urak isurtzen dituzten arro hidrografikoen multzoa da. Arro hidrofrafikoak eta isurialde hidrografikoak banatzen dituzten lerro geografikoak uren muga-lerroak edo banalerroak dira. Kantauriko isurialdea adibidez,…
Akuafortea (urbortitza, ur-bortitza)Akuafortea, urbortitza edo ur-bortitza grabatuaren antzeko teknika artistikoa da (grabatuaren teknika berezia dela ere san liteke), non bernizez, argizariz edo beste material bigun batez estalitako metalezko azalera baten…
-