Arte piktorikoa margoekin azalera baten gainean burutzen adierazpide eta lan artistikoen multzoa da, hala nola mihise, horma, harri edo ohol baten gainean. Gizakiaren lehenengo adierazpide artistikoak piktorikoak izan…
Azulejoak edo azulejuak zeramikazko lauzak dira, alde batetik polikromiaz esmaltatuak, maiz forma geometrikoak irudikatuz edo mosaiko moduan osatuz. Azulejoak hormak eta zoruak estali eta apaintzeko erabiltzen dira. Antzinatik ezagutzen den arte dekoratiboa da, baina bereziki arte islamikoan heldu zen bere goren mailara. Erlijio islamikoan izaki bizidunak irudikatzeko debekua dela eta, forma geometrikoak izan ziren arte islamikoko azulejoen motibo nagusiak, eta egun ere tradizio horri atxikitzen zaio askotan. Hala ere, Erdi Arotik izan da Europako Mendebaldean eta Asian azulejoetan oinarritzen de arte figuratiboa, giza irudia, animaliak eta landareak irudikatuz.
Erabili ezazu galdetegi hau artikulu eskaera bat bidaltzeko. Lehenbailehen osatzen saiatuko gara.
Gure azken edukien berri jaso nahi baduzu zure email helbidean, egin zaitez harpidedun hurrengo galdetegi hontan.