Aztekak


KategoriakHistoria

Aztekak, mexikak ere deituak, XIV. mendetik XVI. mendera bitartean, zehatzago 1521era arte, garatu zen Mexikoko herri indigena izan zen, nahuatl hizkuntzako herrien batasunetik sortua. XIV. mendearen hasieran sortu zen etnia horretako kideak Mexikoko haranean sendetarizatu zutenean. Hortik aurrera, inguruetako herriak menderatzen hasi ziren, egungo Mexiko erdialdearen zati handi bat bereganatuz, inperio azteka izenekoa sortuz horrela. Inperio azteka Mesoamerikako gizarte aurreratuena izatera heldu zen, elite batek kontrolatzen zuen erregimen tributario edo tributu bidezkoa inposatuz. Inperio aztekaren garai gorena etorri zen hiri-estatu banatan antolatutako herri horietako batzuk beraien artean aliantza bat sortu zutenean beste herriak menderatzeko eta zergak beraien artean banatzeko, XV. mendean zehar. Kolonizatzaile espainiarren konkistak inperio aztekaren gainbehera eta azkenean desagerpena ekarri zuen, Hernán Cortes konkistatzaileak eta berak bildutako gudariek Tenocht itlan, azteken hiri nagusia, suntsitu eta Cuauhtemoc haien azken buruzagia atxiki zutenean 1521 urtean.

Ikus, gainera

237 hitz

Artikulu bat eskatu

Erabili ezazu galdetegi hau artikulu eskaera bat bidaltzeko. Lehenbailehen osatzen saiatuko gara.



Harpidetu zaitez

Gure azken edukien berri jaso nahi baduzu zure email helbidean, egin zaitez harpidedun hurrengo galdetegi hontan.