
Azpietxebizitzak, Liman, Peruko kapitalean. Kredituak: M M, Commons.
Azpietxebizitza edo infraetxea duintasunez bizitzeko azpiegitura, ekipamendu eta hornidurak ez dituen etxea da, hala nola ura, berokuntza eta argindarra ez duena, tamaina txikiegia duena edo hezetasunaren eta hotzaren eta beroaren aurkako isolamendu egokirik ez duena. Infraetxeak kondizio txarretan dauden etxebizitzak izan daitezke, aspalditik birgaitu gabeak eta gabezia eta akats nabarmenekin, nahiz etxebizitza izateko diseinaturik ez dauden eraikinak edo horren zatiak edota biztanleek beraiek eraikitako txabola moduko etxeak (ikus, txabolismoa). Txabolismoaren kasuan, azpietxebizitzak hirien neurrigabeko hazkunde azkarraren ondorioz gertatzen da, landa exodoaren edo bestelako migrazio masiboen ondorioz, agintaritzak hiritar berrientzako etxebizitzak eskaintzen ez dituenean; horrela, pertsonak eta familiak euren etxea eraiki behar dute ahal duten moduan, material eskas eta kaskarrekin. Pobreziaren ondorioz ere gertatzen da azpietxebizitzaren fenomenoa, hirian nahiz landa eremuetan, familiek etxeek behar dituzten mantenimendu eta birgaitze lanak eta hornikuntzak ordaintzeko gauza ez direnean.
Beste hizkuntzetan: gaztelaniaz, infravivienda.
Infraetxeak pertsona eta familiek bizitoki duten etxebizitza eskas eta kaskarrak, bertan bizitzeko kondizio duinak eskaintzen ez ditutenak.
Loturiko artikuluak
ExodoaExodoa (latinezko exodium hitzetik, "ikuskizun baten amaierako zatia", bere aldetik antzinako grezierazko ἔξοδος, exodos , hitzetik, "ateratzea; tragedia baten amaierako zatia, korua atera ondoren") pertsona zein ondasunen abiatze, migrazio edo…
Landa garapenaLanda garapena edo landako garapena landa eremuko garapen ekonomiko, sozial eta kulturala sustatzeko politika eta ekimenen multzoa da, orekaz eta jasangarritasunez, landa eremua berpiztu eta bertako populazioen errenta…
Landa-exodoaLanda-exodoa, nekazaritza-exodoa (*nekazal exodoa) edo nekazarien-exodoa (*nekazari-exodoa) ere deitua, landa eremuetatik hirietara gertatzen den migrazio masiboa da, berarekin batera landa eremuaren despopulatzea dakarrena. Historian zehar, antzinatik gertatu den…