Azpienplegua naho baino lanaldi laburragoa edo eskasagoa egiten denean gertatzen den enplegu egoera da. Errezesioetan zabaltzen den egoera izaten da, langile asko lanaldi osotik ordukako edo behin behineko lanera edo lanaldi partziala izatera pasatzen direnean, enpresek salmenten jaitsieraren ondorioz dituzten lan behar txikiagoen ondorioz.. Hain zuzen ere, krisi garaietan enpresei merkeago ateratzen zaie langilea kaleratzea baino, azpienpleguan edukitzea, kaleratzeagatik eman beharreko ordainak eta egoera ekonomikoa suspertzan langile berriak kontratatzeko sortuko liratekeen gastu gehigarriak (langileen hautapena, trebakuntza) aurrezteko. Halaber, azpienplegua dagoela esaten da langileak bere prestakuntzari dagokion baino mailako txikiagoko lanpostuan lan egiten duenean, langileak gainkualifikazioa duenean alegia.
Loturiko artikuluak
EnplegagarritasunaEnplegagarritasuna pertsona batek enplegua aurkitu eta lan arloan aurrera egiteko duen ahalmen pertsonala da, bere prestakuntza akademikoa, trebakuntza profesionala, egoera berrietarako moldagarritasuna eta bestelako gaitasunak biltzen dituena. Enplegagarritasuna…
GainkualifikazioaGainkualifikazioa gertatzen dela esaten da langileek beraien prestakuntza akademiko eta gaitasun profesionalei dagozkien baino maila txikiagoko lanpostuetan lan egiten dutenean. XX. mendearen bukaeratik bereziki unibertsitateko graduatuen artean gertatu…
Gizarte ekonomiaGizarte ekonomia edo ekonomia soziala elkartasunak, eta ez irabazteko asmoak, gidatutako ekoizpen eta banaketa-harremanen multzoa da. Horrekin batera, kudeaketa demokratikoa eta autonomia izaten dira ekonomia sozialeko erakundeen beste…