Azken Judizioaren argudioa gizakiaren existentzia noiz arte luzatuko den ezartzen duen probabilitate-argudioa da. Horren arabera, gizakiak luzaroan irauten badu, gutako bakoitza gizaki guztien artean lehenengotarikoen artean da. Baina…
Azken Konponbidea edo Azken Irtenbidea, Konponbide edo Irtenbide Betierekoa ere deiturik, Alemania naziak 1942tik 1945era bitartean Europako juduak sarraskitu edo masiboki hiltzeko plana izan zen, azkenean Holokaustoa edo juduen genozidioa ekarri zuena, non milioika judu erail zituzten. Azken Konponbide izena naziek beraiek plan horri jarritako eufemismoa izan zen.
Alemanian, naziak 1933an agintera heldu zirenetik, juduen aurkako jazarpena gero eta gogorragoa izan zen, eta haientzako kontzentrazio-esparru bereziak ere eraiki ziren, haietakoren bat juduak masiboki heltzeko prestatuak. Kontzentrazio-esparruetatik kanpo ere juduen hilketa masiboak egin zituzten naziek. 1941eko udazken aldera, ordea, goi agintari naziek judu guztiak sistematikoki akabatzeko plan zehatza garatzen hasi zen. Plan horri Azken Konponbide izena jarri zitzaion; hain zuzen ere, izen hori eufemismo gisa erabiltzearekin batera, planak ez zuen garbi adierazi juduak sarraskitzeko plana eta juduen auzia, ebakuazio eta antzeko termino lausoak erabili ziren plana. Azken Konponbidea, horren antolamendua eta xehetasunak 1942ko urtarrilean goi agintari naziek egin zuten Wannseeko Konferentzian erabaki ziren.
Erabili ezazu galdetegi hau artikulu eskaera bat bidaltzeko. Lehenbailehen osatzen saiatuko gara.
Gure azken edukien berri jaso nahi baduzu zure email helbidean, egin zaitez harpidedun hurrengo galdetegi hontan.