Lur azpiko urak, azal azpiko urak edo lurpeko urak euriaren ondorioz edo lur azaleko ibai eta aintziretatik lur azpiko zirrikitu eta barrunbeetan barneratu eta metatutako ura da, geruza…

GASTEIZ
1 kapitulua
Inge dut izena. Bost urte nituenean dantzan hasi nintzen, Ana izena zuen irakasle batekin. Baina hortik gutxira, Anak dantza irakasle izateari utzi eta konpainia batekin hasi zen munduan zehar jira bat egiten. Triste geratu nintzen, baina okerrena izan zen hortik gutxira nire aita auto istripuz hil zenean. Etxean dirurik gabe geratu eta amak esan zidan dantza-akademia utzi beharko nuela. Oso gaizki hartu nuen, dantza bakarrik egin nahi nuelako bizitzan eta amaren aurka jo nuen.
2 kapitulua
Egunak egon nintzen amarekin hitz egin gabe. Dantza-zapatilak armairu zahar batean gorde nituen. Egun batean, haiek hartzera joan eta aitak oparitutako koadro bat aurkitu nuen han: ni neu agertzen nintzen han, baina pop-art estiloan, komiki edo marrazki moduan, lau aldiz errepikatuta kolore desberdinetan: aitak esan zidan lau irudiek nik gustuko nuen aldea, nire alde iluna, nire distira eta nire beldurra adierazten zutela. Aitak horrelako gauza arraroak zituen, baina honek zer pentsaturik eman zidan. Koadroa berriz aurkitu eta geroztik atean dut zintzilik, dantza-zapatilekin batera.
3. kapitulua
Bisitatu berri duen Bilboko Idoia gaztetako laguna bitartez, amak arte irakasle postua eskuratu du Bilbon. Gu beldurrez gaude, aitaren istripua errepide horretan izan zen eta, baino amak esan digu, niri eta Ibon eta Aiur nire anaiei, autobusez egingo dituela joan-etorriak. Idoiaren pisukidea izan zen ama, Gasteizen, aspalditik Bartzelonan bizi den Sararekin batera, gero aitarekin konpartitu zuen pisuan. Eta ni ere han jaio nintzen. Kontatu dit behin polizia sartu zela pisura, eta bera eta Idoia atxilotuta eraman zituztela.
4. kapitulua
Amak esan dit Bilbon, irakasle izateaz gainera, beste lan bat eskaini diotela, arte galeria batean, baina bertan bizi behar da. Beraz, Bilbora joan behar dugu bizitzera. Protesta egin dugu. Amak esan du ez dagoela aukerarik, Gasteizko pisuaren alokairua oso garesti baita. Amak esan dit dantzako klaseetara itzultzen utziko lidakeela. Txantaia! Baina gero bakarrik pentsatu dut agian ez dela hain ideia txarra. Ama gainera gertuago egongo lizateke Idoia lagunarengandik. Badirudi euren arteko laguntasuna sendotu dela.
5. kapitulua
Bilboko etxera aldatzen ari ginela, amak esan zidan Gasteizera laguntzeko, handik artean gauza batzuk ekartzeko. Horretan ari ginela, amak koadro bat eman zidan. 1976ko martxoaren 3ko sarraskia, poliziak langile batzuk hil zituenean, erakutsi zidan. Koadroa aitak egina zen, eta argazkiz eta margoz egina zegoen. Amak esplikatu zidan gertatutakoa. Nik gogoratu nuen amonak kontatu zidala behin egun horretan jakin zuela amarekin haurdun zegoela, poliziarengandik ihesi odoljarioa izan zuenean.
6. kapitulua
Gasteizko alde zaharretik paseo bat eman eta amak jaio nintzen etxea erakutsi zidan. Han urte politak bizi izan zituela kontatu zidan, jende asko pasatzen baitzen etxe horretatik. Baita ere guardia zibilak etxera indarrez nola sartu ziren, bera eta Idoia kolpatu, miaketan etxea hankaz gora jarri eta nola Madrilgo komisaldegira eraman zuten. Han bost egun egon zen, bera eta Idoia aske utzi bitartean. Gasteizera itzuli zen, baiona Idoia Bilbora. Orduan joan zen aita amarekin bizitzera. Sara Bartzelonara joan zen, eta geroztik ez da itzuli. Harekin ez dauka harreman handirik amak.
BILBO
7 kapitulua
LANEAN (6 KAPITULU 56TIK EGINAK)
Erabili ezazu galdetegi hau artikulu eskaera bat bidaltzeko. Lehenbailehen osatzen saiatuko gara.
Gure azken edukien berri jaso nahi baduzu zure email helbidean, egin zaitez harpidedun hurrengo galdetegi hontan.