Lur azpiko urak, azal azpiko urak edo lurpeko urak euriaren ondorioz edo lur azaleko ibai eta aintziretatik lur azpiko zirrikitu eta barrunbeetan barneratu eta metatutako ura da, geruza…

GASTEIZ
1 kapitulua
Inge dut izena. Bost urte nituenean dantzan hasi nintzen, Ana izena zuen irakasle batekin. Baina hortik gutxira, Anak dantza irakasle izateari utzi eta konpainia batekin hasi zen munduan zehar jira bat egiten. Triste geratu nintzen, baina okerrena izan zen hortik gutxira nire aita auto istripuz hil zenean. Etxean dirurik gabe geratu eta amak esan zidan dantza-akademia utzi beharko nuela. Oso gaizki hartu nuen, dantza bakarrik egin nahi nuelako bizitzan eta amaren aurka jo nuen.
2 kapitulua
Egunak egon nintzen amarekin hitz egin gabe. Dantza-zapatilak armairu zahar batean gorde nituen. Egun batean, haiek hartzera joan eta aitak oparitutako koadro bat aurkitu nuen han: ni neu agertzen nintzen han, baina pop-art estiloan, komiki edo marrazki moduan, lau aldiz errepikatuta kolore desberdinetan: aitak esan zidan lau irudiek nik gustuko nuen aldea, nire alde iluna, nire distira eta nire beldurra adierazten zutela. Aitak horrelako gauza arraroak zituen, baina honek zer pentsaturik eman zidan. Koadroa berriz aurkitu eta geroztik atean dut zintzilik, dantza-zapatilekin batera.
3. kapitulua
Bisitatu berri duen Bilboko Idoia gaztetako lagunaren bitartez, amak arte irakasle postua eskuratu du Bilbon. Gu beldurrez gaude, aitaren istripua errepide horretan izan zen eta, baino amak esan digu, niri eta Ibon eta Aiur nire anaiei, autobusez egingo dituela joan-etorriak. Idoiaren pisukidea izan zen ama, Gasteizen, aspalditik Bartzelonan bizi den Sararekin batera, gero aitarekin konpartitu zuen pisuan. Eta ni ere han jaio nintzen. Kontatu dit behin polizia sartu zela pisura, eta bera eta Idoia atxilotuta eraman zituztela.
4. kapitulua
Amak esan dit Bilbon, irakasle izateaz gainera, beste lan bat eskaini diotela, arte galeria batean, baina bertan bizi behar da. Beraz, Bilbora joan behar dugu bizitzera. Protesta egin dugu. Amak esan du ez dagoela aukerarik, Gasteizko pisuaren alokairua oso garesti baita. Amak esan dit dantzako klaseetara itzultzen utziko lidakeela. Txantaia! Baina gero bakarrik pentsatu dut agian ez dela hain ideia txarra. Ama gainera gertuago egongo lizateke Idoia lagunarengandik. Badirudi euren arteko laguntasuna sendotu dela.
5. kapitulua
Bilboko etxera aldatzen ari ginela, amak esan zidan Gasteizera laguntzeko, handik artean gauza batzuk ekartzeko. Horretan ari ginela, amak koadro bat eman zidan. 1976ko martxoaren 3ko sarraskia, poliziak langile batzuk hil zituenean, erakutsi zidan. Koadroa aitak egina zen, eta argazkiz eta margoz egina zegoen. Amak esplikatu zidan gertatutakoa. Nik gogoratu nuen amonak kontatu zidala behin egun horretan jakin zuela berak amarekin haurdun zegoela, poliziarengandik ihesi odol jarioa izan zuenean.
6. kapitulua
Gasteizko alde zaharretik paseo bat eman eta amak jaio nintzen etxea erakutsi zidan. Han urte politak bizi izan zituela kontatu zidan, jende asko pasatzen baitzen etxe horretatik. Baita ere guardia zibilak etxera indarrez nola sartu ziren, bera eta Idoia kolpatu, miaketan etxea hankaz gora jarri eta nola Madrilgo komisaldegira eraman zuten. Han bost egun egon zen, bera eta Idoia aske utzi arte. Gasteizera itzuli zen, baiona Idoia Bilbora. Orduan joan zen aita amarekin bizitzera. Sara Bartzelonara joan zen, eta geroztik ez da itzuli. Harekin ez dauka harreman handirik amak.
BILBO
7 kapitulua
Bilboko gure etxe berria Parte zaharrean dago. Etxe hotz eta hezea da. Dantzako zapatilak eta nire koadroa zintzilikatu ditut nire gelako atean. Instiutura joan naiz, baino zuzendariarekin baino ez naiz egon. Gero, dantza akademiara joan naiz, amarekin. Irakaslearekin aurkezpenak egin ditugu. Aldagelara joan naiz. Mutil bat! Ez dago neskentzako aldagela berezirik. Aurkeztu egiten da, gero beste hiru neska. Aurkezpenak, berriz. Eta beste mutil eta neska bat, geroago. Aretoan, futoiak. Lehen klasean, Zisneen lakua, bozgorailutik. Klasea bukatu da, agurrak. Etxera iritzi naiz. Dantzak lagunduko al dit Bilbo hirira moldatzen, aitaren heriotza jasaten lagundu zidan bezala?
8 kapitulua
Institutuan tutoreak laguntzen dit nire gelara. Urduri eta lotsaturik nago beste ikasleen artean. Halako batean, gelako atetik dantza eskolako neska bat sartzen ikusten dut. Maialen da. Jolasorduan adiskide egiten gara eta bere bi lagun aurkezten dizkit. Familiari buruz galdetzen didate. Aita hil zela kontatzen diet. Isildu egiten dira. Institututik atera eta negarrez hasten naiz. Arrotz sentitzen naiz. Gasteziko lagunak ditut faltan.
9 kapitulua
Idoiak, amaren lagunak alegia, bere koadroen erakusketara gonbidatu gaitu. Han, bere koadro bat oparitzen dit. Amak etxera gonbidatzen du afaltzera. Afariketan ari direla, Idoiak esaten dio amari kontatu beharko lidakeela atxiloaldian gertatu zitzaion guztia. Ni isil-gordean entzun dut.
10 kapitulua
Andrea dantza eskolako irakasleak ondo ari naizela esan dit. Maialen sartu denean eskola, beste neskak kritikatzen hasi dira, depilatzen ez dela eta. Atzo korrika atera zen eskolatik eta ezin izan nuen berarekin hitz egin. Galdetu diot baino ez dit erantzun garbirik eman. Gaur ere azkar atera da, baina haren atzetik abiatu naiz. Zazpi Katu gaztetxera sartzen dela ikusten du. Han geratzen da, Maialen noiz atera zain. Maialen atera eta harritu egiten da Inge ikusterakoan, baino azalpenak eman aurretik, hortik alde egin nahi du.
11 kapitulua
Maialenek kontatzen dio ez zaiola dantza gustatzen, baino gurasoek behartuta joanten dela, bereziki amarenagtik, hura ere gaztetan dantza egin zuelako, baino lesio batengatik ezin izan zuen aurrera jarraitu. Maialenek dio benetan gustatzen zaiona antzerkia dela, eta sekretupean, Zazpi Katu gaztetxeko antzerki talde batean dabilela, eta han bertan entseatzen duela. Maialenen gurasoek datorren urtean Gasteizera bidali nahi dute gainera, han dantza eta batxilergoa batera egiteko. Ez du nahi. Andrea eskolako irakasleak beti goraipatu du dantza nola egiten duen, baino nekatu egin da. Gainera, dantzakideek inbidia diote. Horregatik egoten da triste eta ateratzen da azkar dantza eskolatik. Etxera berandu iristen denean, antzerkia eta gero, liburutegian ikasten egon dela esaten die. Agurtu egiten dira bi lagunak. Ingek badaki Maialenen egoera ere ez dela samurra.
12 kapitulua
Etxera noa. Bi anaia txikiak balkoian daude jolasten. Behetik neska ijito bat begira. Beldurra ematen dit.
Maialenek Erriberan izatekoa den antzerki emanaldi batera gonbidatu nau. Bere irakasleak estrinatu behar duen antzezlana da. Amari eskatzen diot hara joateko baimena eta Maialenen etxean geratzea lotara. Idoiak esaten dio amari Erribera auzoa orain oso nodo dagoela. Amak utzi egiten dit.
13 kapitulua
Antzerki emanaldia eta gero, Maialenen etxera goaz. Amak harrera egiten digu: dantzari buruz ari da, denbora guztian. Oheratu egiten gara. Maialeni aita istripuz hil zela esaten diot, Leiora zihola bere arteko klaseak ematera fakultatean. Eta dantza diruagatik utzi behar izan nuela.
14 kapitulua
Dantza eskolako lagunek baztertu egiten naute Maialenekin ibiltzeagatik. Andrea konturatzen da eta aparte jartzen gaitu beti. Andreak bere bulegora deitzen dit esateko hilabete honetako kuota ez dudala ordaindu. Etxera noa eta amarekin haserretzen naiz. Dirua ematen dit. Biharamunean, dirua ematera noala, gizon bat ikusten dut Andrearen bulegoan: New Yorkera joateko arazorik ez, eta tratua beteko dela ziur egon nahi duela dio gizonak.
Klasean Andreak esaten digu udan New Yorkera dantza ikasteko aukera ematengo duen lehiaketa bat egin behar dutela. Gogor entseatzeko esaten digu. Aukera ona da, gogor saiatuko naiz.
15 kapitulua
Intxaur kraskagailua izeneko bora aukeratzen dut probarako. Maialenen gurasoek badaukate lehiaketaren berri eta Maialen presionatzen ari dira. Nik nire emaldia ahalik eta ondoen prestatzen dut. Beste ikasleek Maialenek irabaziko duela dute, bera baita Andrearentzat begikoena. Baten batek nik irabaziko dudala dio.
16 kapitulua
Andreak esanda, bikoteak egiten ditugu, aurpegiko keinuak entseatzeko. Bat etzanda, bestea belauniko, bere aurpegian keinuak marraztu behar ditu. Maialen gogorik gabe ari da, eta azkenean negarrez egiten du. Aldagelara doaz, Andrearekin. Andreak esaten dio lehiaketa irabaiz egingo duela, gogor saiatzen bada. Maialenek uste du gurasoak eta Andrea ados jarri direla, berak lehiaketa irabazteko.
17 kapitulua
Asteburu honetan da lehiaketa. Aurreko egunetan, Maialenen antzerki lan batean egon naiz, Zazpi Katu gaztetxean. Oso ondo aritu da. Andy Waroholen lau auepgidun koadroaren antzeko koadro bat oparitzen diot, bere aurpegiarekin. Asko gustatzen zaio. Eta bapatean, musua ematen dit. Korrika alde egiten dut. Ez dut oso ulertzen: bere gustukoa ote naiz? Mezua bidaltzen diot barkamen eske.
18 kapitulua
Lehiaketa eguna. Oso urduri nago, baita ere Maialenen berririk ez dudalako. Andrea kezkatuta dago, Maialen ez da azaltzen. Mezua bidaltzen diot Maialeni. Erantzunik ez. Hamabi lehiakide gara, ni hirugarrena.
19 kapitulua
Lehiaketako dantza emanaldia ez dut oso ongi egin, nire iritziz, baina errorerik gabe bukatu dut. Andreak zorionak ematen dizkit, ikaskideak ahozabalik utzi ditut, baino ez dago Maialenen arrastorik, eta hori da kezka nagusia. Bere txanda laster da.
Eta lehiaketa bera gabe bukatzen da. Irabazlea: ni, Inge Zubiaga. Zorionak, alde guztietatik. Maialenen gurasoak muturtuta, baino zorionak ere ematen. Non dago Maialen? Denak kezkatuta, Andrea, gurasoak, ...
20 kapitulua
Maialen gaztetxean aurkitu dut. Barkamena eskatzen dit musuagatik. Atzo gurasoek sekulako errieta egin ziotela kontatzen dit. Esan ziela ez zela Gasteizera joango. Eta jakin zuen bere aitak ordaindu egin zuela, berak lehiaketa irabazteko. Eta orduan ulertu dut gizonaren eszena Andrearen bulegoan. Maialenen aita zen, tratua ziurtatuz. Gasteizko probara ere ez da joango. Lehiaketa nik irabaziko nuela bazekien, eta merezi dudala.
21 kapitulua
Etxeratu eta amak zaplastekoa ematen dio Maialeni. Atera gabe zigortuta, ez bada instira eta dantzara joateko. Eta ni pozik alde batetik, New Yorkera joango naiz. Dantza eskolan, Maialenek eskatzen dit Gasteizko proba denean amaren gelan ezkutatzeko. Ulertzen dut bere egoera, baino ez dut nahi. Bi egunetan baino ez dela egongo ziurtatzen dit Maialenek.
22 kapitulua
Gasteizko probaren bezperan, urduri nago. Instia eta gero goaz amaren galeriara. Lo zakua ekarri du Maialenek. Auzoko neska ijitoak ikusi gaitu. Galdetu egiten digu zer gertatzen den, zergatik ezkutatzen ari diren. Zeoze esplikatzen diote. Jatorra da, Estela du izena. Biharamunean, nire etxean esnatzen naizenean, amak esaten dit Maialenen amak deitu duela, ez dagoela etxean, kezkaturik proba egin behar duelako. Maialenek ohar bat utzi omen die, ondo dagoela esanez. Hobeto horrela. Nik esan nion oharra uzteko.
23 kapitulua
Gurasoek Maialen zigortu dute uda osorako, lagunekin ateratzerik ez eta teleibsta eta ordenagilurik gabe. Nik ere eztabaida izan dut etxera iritsi naizenean, amak aurpegiratu didalako nik zerbait jakin behar nuela Maialen non zegoen. Nik normal ikusi dut ezer ez esatea, jakinda nolakoak diren Maialenen gurasoak. Eta orduan aurpegiratu diot berak ere kontu batzuk ezkutatzen dizkidala, alegia atxiloaldian geratu zena. Ama isildu da, eta esplikatrzen hasi zait, lasaiago: gordeta du komisaldegian egin zioten guztia azaltzen duen idazki bat, eta marrazkiak, nola torturatu zuten, haiek zerbait aitortzea nahi zutelako. Aske geratu zirenean, oso gaizki pasa zuela kontatu dit, lo hartu ezinik eta. Sara Bartzelonara joan zen, dena ahazteko. Eta gero ETAri buruz hitz egin dit.
24 kapitulua
Gaur abiatzen naiz New Yorkera. Amak bere koadernoa, atxiloaldiko kontakizunekin eta marrazkiekin eman dit, New Yorkera eraman nahi dut. Besarkatu gara. Baina laster naiz hemen berriz, bi hilabete t'erdi baino ez dira.
NEW YORK
25 kapitulua
Aireportuan Victoria izeneko andrea dut zain, nire izena idatzita duen kartel bat besoetan.
LANEAN (24 KAPITULU 56TIK EGINAK)
Erabili ezazu galdetegi hau artikulu eskaera bat bidaltzeko. Lehenbailehen osatzen saiatuko gara.
Gure azken edukien berri jaso nahi baduzu zure email helbidean, egin zaitez harpidedun hurrengo galdetegi hontan.