Azentu prosodikoa edo indar-azentua hitz bateko silaba bat ingurukoak baino ozenkiago edo indartsuago ahoskatzea. Euskaran azentu prosodikoa ez da inguruko hizkuntzetan bezain nabarmena, eta maiz ez da mugatzen hitz batera, talde prosodiko deitzen den hitz multzo batera baizik (adibidez, <i-RA-kas-le-ho-rrek>). Halaber, euskal azentu prosodikoa bereziki kontuan hartzekoa da izen propioetan (Sa-RA-so-la), maileguetan (ma-te-MA-ti-ka), hitz elkartuetan (i-KAS-pro-ba), zenbakietan (he-ME-zor-tzi), aditz-taldeetan (har-TU-du-te) eta izenordainen genitiboetan (GU-re-la-na).
Beste hizkuntzetan: gaztelaniaz, acento prosódico.
Loturiko artikuluak
KultismoaKultismoak hizkuntza klasikoetatik, hain zuzen antzinako grezieratik eta latinetik, ekarritako hitzak dira, aldaketa ortografiko eta fonetiko gutxirekin mailegatutakoak, bereziki kultismoaren sinonimo gisa edo antzeko adierarekin hizkuntzako beste hitz…
DisfemismoakDisfemismoa pertsona edo egoera izendatzeko erabiltzen den hitz iraingarri, mespretxuzko edo gaitzesgarria da. Disfemismoz izendatzeko modu arrunt bat sarkasmoa da.
Inflexioa, flexioa (hizkuntzalaritza)Hizkuntzalaritza, inflexioa edo flexioa hitz bati egiten zaion aldaketa da, maiz bukaeran (hala nola, euskaraz), besteak beste hitzari dagokion numeroa, generoa eta kasua bereizteko, orokorrean modu konplexu batean.…