Azentu prosodikoa edo indar-azentua hitz bateko silaba bat ingurukoak baino ozenkiago edo indartsuago ahoskatzea. Euskaran azentu prosodikoa ez da inguruko hizkuntzetan bezain nabarmena, eta maiz ez da mugatzen hitz batera, talde prosodiko deitzen den hitz multzo batera baizik (adibidez, <i-RA-kas-le-ho-rrek>). Halaber, euskal azentu prosodikoa bereziki kontuan hartzekoa da izen propioetan (Sa-RA-so-la), maileguetan (ma-te-MA-ti-ka), hitz elkartuetan (i-KAS-pro-ba), zenbakietan (he-ME-zor-tzi), aditz-taldeetan (har-TU-du-te) eta izenordainen genitiboetan (GU-re-la-na).
Beste hizkuntzetan: gaztelaniaz, acento prosódico.
Loturiko artikuluak
Hitz paronimoakParonimoak antzera idatzi edo ahoskatzen diren hitzak dira, baina esanahi guztiz ezberdinak dituztenak. Hitz paronimoak azaltzen direnean, paronimia dagoela esaten da. Euskaraz adibide hauek eman daitezke: hotz/hots nahiz/naiz altzairu/altzari hasia/hazia…
Hitz homonimoakHitz homonimoak modu berean idatzi edo ahoskatzen diren hitzak dira, baina aldi berean esanahi desberdina dutenak. Hitz homonimoak daudenean, homonimia dagoela esaten da. Hitz homonimoak dira esaterako, eme…
Intonazio edo doinua (hizkuntzalaritza)Hizkuntzalaritzan, doinua edo intonazioa, intonazio prosodikoa ere deitua, hizkeran fonemak eta horien segida osatzeko une jakin batean darabilgun modua da, bereziki tonuaren eta silaba eta hitzen arteko etenaldien…