Monopsikismoa munduan arima eta adimen bakarra, arrazoi unibertsal bat, Jainkoarena, dagoela baieztatzen duen printzipio filosofikoa da. Horren arabera, gizakion adimenak Jainkoaren adimenaren adierazpen edo agerpenak besterik ez dira.…
Averroismoa edo latindar averroismoa Averroes (1126-1198) andalustar filosofo eta jakintsuaren eta bere jarraitzaile eta interpretatzaileen doktrina filosofikoa da, bereziki kristau teologiaren aurkakoak diren puntuei buruzkoa. Averroesek Aristotelesen filosofia aztertu eta iruzkindu zuen, eta bere lanak latinera itzuli ziren. Esan daiteke berari esker heldu zela Aristotelesen filosofia Mendebaldeko Europara. 1260 urtearen inguruan, Parisko Unibertsitatean, Averroesen aristotelismoaren alderdi batzuek eztabaida handia sortu zuten. Oinarrian, averroismoa aristotelismo huts eta erradikala da, baina Averroesen lanen jarraitzaileek, bereziki Siger Brabantekoak (125-1284), Averroesen filosofiaren alderdi batzuk azpimarratu eta horien alde egin zuten, Eliza Katolikoaren dogmarekin talka eginez. Alderdi horiek izan ziren egia bikoitza, adimenaren batasuna, unibertsoaren betierekotasuna, arima indibidualaren hilezkortasunaren ukapena eta monopsikismoa, eta bereziki egia bikoitzaren teoria, zeinaren arabera bi egia bereizten diren, arrazoiak eta egiak sortutakoak hurrenez hurren. Kristau teologoek, bereziki Tomas Akinokoak, egia bikoitzaren aurka biziki azaldu ziren, egia bikoitzaren teoriaren bertsio desitxuratua zabalduz. Egia bikoitzaren aurkako argudio erabilineteakoa kontraesan ezaren printzipioa da, baieztatzen duena gauza bat ezin dela aldi berean izan eta ez izan. Hala eta guztiz ere, Averroesek benetan aldezten zuena egia bakarra zen, baina era ezberdinetan ulertzen dena, arrazoitik zein fedetik, bakoitza bere aldetik, arrazoitik zientzia erabiliz, eta fedetik errebelazioz edo sinesmenez, baina filosofiatik eratutako egia lehenetsiz. Horrela, averroismoa Eliza Katolikotik zabaldutako terminoa izan dela esan daiteke, Averroesen eta bide batez aristotelismoaren aurka jotzeko.
Erreferentziak
Erabili ezazu galdetegi hau artikulu eskaera bat bidaltzeko. Lehenbailehen osatzen saiatuko gara.
Gure azken edukien berri jaso nahi baduzu zure email helbidean, egin zaitez harpidedun hurrengo galdetegi hontan.