Auzolana


KategoriakEuskal Herria

Auzolana auzo edo herri bateko herritarrak komunitatearen edo haietako baten edo batzuen alde elkartasunez, laguntza gisa eta ordainik gabe kolektiboki lan egiteko elkartzen dituen Euskal Herriko ekimen kolektiboa da. Munduko beste kultura batzuetan ere ohikoa da; adibidez, Asturiasen andecha deitzen zaio elkar laguntza mota horri. Euskal Herrian, nekazaritza lanekin loturiko ekimena izan da, baina elizak eta bestelako eraikin publikoak eraiki, bideak konpondu eta bestelako lanetan ere erabili izan da. Esan behar da auzolana arautzen duen legerik ez dagoela, eta elkartasun hutsez garatzen dela bizikideen artean, batzuetan kontzeju eta batzarreen bitartez instituzionalizatu bada ere. Historian gertuago, ikastolen aldeko mugimenduaren baitan egindako ekimen asko auzolanarekin garatu direla esan daiteke. Euskal Herrian 1983an izandako uholdeetan ere milaka lagun aritu ziren auzolanean bazterrak garbitzeko. Gazteen partaidetzarako gizarte interbentzio moduan ere erabili izan da berriki.

223 hitz

Artikulu bat eskatu

Erabili ezazu galdetegi hau artikulu eskaera bat bidaltzeko. Lehenbailehen osatzen saiatuko gara.



Harpidetu zaitez

Gure azken edukien berri jaso nahi baduzu zure email helbidean, egin zaitez harpidedun hurrengo galdetegi hontan.