Auzo-eskolak


KategoriakHezkuntza

Auzo eskolak (gazteleraz, escuelas de barrio)  bereziki XX. mendearen lehen erdialdean Euskal Herrian zabaldu ziren landa eremuko eskolak ziren, inguruko baserri eta herrigune txikietako haurrak biltzen zituztenak. Haur kopuru txikia zela eta, ohikoa zen adin desberdinetako haurrak ikasgela berean biltzea, maisu edo maistra bakar baten ardurapean, eta haur helduagoek haur txikiagoak laguntzea ikasteko zereginetan, giro familiar batean. Esaterako,1920-1930 bitartean ehun bat eskola zabaldu ziren Bizkaiko lurraldean, ia 6.000 ikasle bilduz, 150 inguru irakaslerekin. XX. mendearen bukaeratik, garraiobideen garapenarekin eta landa eremuetako zahartze demografikoarekin eskola hauek ixten joan ziren.

182 hitz

Artikulu bat eskatu

Erabili ezazu galdetegi hau artikulu eskaera bat bidaltzeko. Lehenbailehen osatzen saiatuko gara.



Harpidetu zaitez

Gure azken edukien berri jaso nahi baduzu zure email helbidean, egin zaitez harpidedun hurrengo galdetegi hontan.