Gauza baten propietatea ezinbestekoa denean gauza hori existitu eta dagokion bezala sailkatu eta izendatzeko, propietate hori esentziala dela esaten da. Propietate hori gauza existitzeko beharrezkoa ez denean, gerta…

Autorreferentzia proposizio, mezu, diskurtso edo artelan batek berari buruz ari denean gertatzen da. Kasu horietan, proposizioa edo dena delakoa autorreferentziala dela esaten da. Maiz, paradoxak sorrarazten dituen fenomenoa da; adibidez, ezaguna da Kretako Epimenidesen paradoxa: Epimenidesek "kretar guztiak gezurtiak dira" dionean, proposizio hori kolokan jartzen du, izan ere alde batetik, proposizioa faltsua bada, egiazkoa da Epimenidesek gezurtia ez delako; eta egiazkoa bada, faltsua da, Epimenidesek gezurra esaten duelako.
Erabili ezazu galdetegi hau artikulu eskaera bat bidaltzeko. Lehenbailehen osatzen saiatuko gara.
Gure azken edukien berri jaso nahi baduzu zure email helbidean, egin zaitez harpidedun hurrengo galdetegi hontan.