Autokontzeptua


KategoriakPsikologia

Ikus, Autoirudia, autokontzeptua eta autoestimua: diferentziak, hiru kontzeptuen arteko desberdintasunei buruz jakiteko.

Autokontzeptua nork bere burua ikusi eta definitzeko duen modua da, identitate pertsonalak eta sozialak gutako bakoitza nola eratzen duen. Dimentsio anitz biltzen ditu, hala nola norberaren itxura fisikoa, familia, etnia eta nazioa, lagunak, ikasketak, lana eta ondasunak. Ezaugarri egonkorrak dira pertsonak bere buruari buruz ezarri eta beraz autokontzeptua definitzen dutenak; hala ere pertsonaren esperientziak moldatzen du, eta adinaren arabera aldatzen doa: adibidez, haurren artean gurasoak autokontzeptuaren atal garrantzitsua diren bitartean, nerabezaroan lagunak autokontzeptuaren elementu nagusia izatera pasatzen dira, batzuetan aurreko autokontzepturarekin haustura gogorra eraginez. Elementu guztiz pertsonalak alde batetik (nola janztea gustatzen zaion), inguruneak guztiz baldintzatutako kontzeptua da, elementu sozial eta kulturalak (lagunak, ...) barnehartzen dituena. Hala ere, pertsona heldu ahala, autokontzeptua modo autonomoan eratzeko joera dago. 12

Erreferentziak

1.
Cazalla Luna N, Molero D. REVISIÓN TEÓRICA SOBRE EL AUTOCONCEPTO Y SU IMPORTANCIA EN LA ADOLESCENCIA . Revista Electrónica de Investigación y Docencia (REID). 2013;(10):43-64.
2.
IDENTIDAD. AUTO-CONCEPTO, AUTO-ESTIMA, AUTO-EFICACIA Y LOCUS DE CONTROL . EHU-Dokumentuak. http://www.ehu.eus/documents/1463215/1504276/Capitulo+VI.pdf. Accessed November 5, 2017. [Source]
299 hitz

Artikulu bat eskatu

Erabili ezazu galdetegi hau artikulu eskaera bat bidaltzeko. Lehenbailehen osatzen saiatuko gara.



Harpidetu zaitez

Gure azken edukien berri jaso nahi baduzu zure email helbidean, egin zaitez harpidedun hurrengo galdetegi hontan.