Autobehaketa


KategoriakPsikologia
Orokorrean, autobehaketa, izenak berak adierazten duen bezala, subjektu batek bere buruaz, bere portaeraz eta bere lanaz, bere emozioez eta pentsamenduez,  giten duen behaketa eta azterketa da. Terminoa psikologian erabiltzen da batez ere, baina hainbat testuingurutan aplikatzen da, esaterako psikopatologia jakin batzuen aurreko terapiarako  nahiz motibazioaren garapenerako, baina, oro har informazioa eta ebaluazioa bilatzen dituela esan daiteke, ikaskuntza garatu eta ingurunera egokitzeko azken helburuarekin. Beste alde batetik, norberaren behaketa psikologia humanistaren korrontean txertatzen da, gizakiaren interpretazio zabala egiten duena, hala nola, izaki aske, autonomo eta bere buruaren jabe gisa. Autobehaketa-tekniken multzoaren barruan, introspekzioa dugu, psikearen analisi sakon gisa; maila sozialago batean, talde-terapia eta coaching-a ere autobehaketa oinarrizko tekniketako bat den inguruneak dira.
Beste hizkuntzetan: gaztelaniaz, autoobservación.
Ikus, gainera
211 hitz

Artikulu bat eskatu

Erabili ezazu galdetegi hau artikulu eskaera bat bidaltzeko. Lehenbailehen osatzen saiatuko gara.



Harpidetu zaitez

Gure azken edukien berri jaso nahi baduzu zure email helbidean, egin zaitez harpidedun hurrengo galdetegi hontan.