Intimitatea pertsona batek bere baitan dituen sentimendu, desira eta itxaropen sakonen multzoa da, gertuenekoekin, hala nola familiarekin eta bikotekidearekin baino partekatzen ez dena, partekatzen hori konfiantzan, komunikazioan eta…
Auto irudia nork bere buruari buruz duen irudikapena da, fisikoa, psikikoa nahiz soziala. Adibidez, autoirudia osatzen ari den pertsona batek esango luke agian ez dela ez ederra ez itsusia (beraz, "mordokoa" dela), pertsona herabea dela baino hala ere nahi zuen maila profesionalera iritsi dela.
Autokontzeptua pertsona batek bere autorirudiari buruz egiten duen autobalorazio orokorra: aurreko adibidearen haritik, pertsona hark pozik eta zoriontsu izateko motiboak dituela pentsatzen duenean, bere autokontzeptua eratzen ari da.
Autokontzeptuak sortzen dion sentimendua da autoestimua: adibidera itzulita, autoirudi eta autokontzeptu horiekin pertsona zoriontsua bada, bere bizitzako helburuak bete dituela uste badu, autoestimu handia duela esango luke.
Erabili ezazu galdetegi hau artikulu eskaera bat bidaltzeko. Lehenbailehen osatzen saiatuko gara.
Gure azken edukien berri jaso nahi baduzu zure email helbidean, egin zaitez harpidedun hurrengo galdetegi hontan.