Autarkia herrialde batek bertako ekonomia buruaskitasun edo autoaskitasunez garatzen dueneko egoera da, nazioarteko merkataritza- eta kapital-harremanik gabe (ikus, hesi ekonomikoak) eta barneko baliabide eta truke ekonomiko soilekin. Herrialde autarkiko batek ekonomia itxia duela ere esaten da. Historian, Europako nazio handiek, hala nola Espainiak, Frantziak eta Erresuma Batuak, XVI.-XVIII. mendeetan zehar garatu zituzten politika merkantilistak autarkikoak ziren, nazioarteko merkataritza mugatzen zutenez; XX. mendean Alemaniako Hirugarren Reich-ak ere politika autarkikoa garatu zuen; hain zuzen, politika ekonomiko autarkiko horren eraginez, besteak beste, eraman zituen aurrera beste herrialdeak inbaditzeko planak, haietan bere ekonomiarako behar zituen baliabideak eskuratu asmoz; Espainiako ekonomia ere autarkia izan zen 1939-1959 bitartean, Francoren diktaduran zehar, 1959ko Estabilizazio-Planarekin bukatu zena.
Ikus, gainera
Loturiko artikuluak
Hesi ekonomikoak (muga ekonomikoak)Hesi ekonomikoak edo muga ekonomikoak herrialde edo herrialde talde batek beste herrialde batzuekiko merkataritzarako eta kapitalen transferentziarako ezartzen dituen oztopoak dira. Beraz, integrazio ekonomikoaren eta merkataritza askearen aurkako…
AgrarizazioaAgrarizazioa ekonomia batean nekazaritza eta abeltzaintza sektoreek garrantzi handiagoa hartzen duteneko prozesua da, beste sektoreen aldean. Gehienetan desindustrializazio prozesu baten ondorioz gertatu da, gerra baten ondorioz askotan, azpiegitura…
IsolazionismoaIsolazionismoa, gazteleratik mailegua hartuz aislazionismo ere deitua batzuetan, herrialde batek kanpoko aferetan ez sartzeko politika da, hala nola beste herrialdeekin harremanak mugatuz, haiekin blokeak osatzeari uko eginez, eta…