Ekonomia gizabanakoaren nahiz gizartearen beharrizanak eta nahiak arrazionalki nola betetzen diren aztertzen duen zientzia da, bereziki ekoizpenari, trukatzeari eta kontsumoari buruz. Hain zuzen ere, beharrizan eta nahi horiek…
Aurrezkiaren paradoxa edo austeritatearen paradoxa teoria makroekonomikoaren baitan eta bereziki keynesianismoaren eskola ekonomikotik argudiatu ohi den paradoxa da, zeinaren arabera aurrezkiaren gehikuntza batek azkenean hazkunde ekonomikoa negatiboki eragin eta epe ertainera familia eta enpresen kaltetan gertatzen den. Paradoxak azaltzen duen mekanismoa oso sinplea da: eskari agregatuaren osagai bat kontsumoa izanik, aurrezkia gehitzen bada kontsumoaren kaltetan izango da, eta kontsumoaren beherakadak enpresa eta familiek eskura duten errentaren murrizketa ekarriko du berriz ere, aurrezkiaren eta kontsumoaren kaltetan. Egia esan, mekanismoa ez da inondik ere paradoxa bat, eta beste aldagai guztiak konstante geratzen badira, ceteris paribus alegia, gertatzen dena baino ez du adierazten. Praktikan, ordea, gauzak ez dira horrela gertatzen eta aurrezkiaren gehikuntza batek ez du zertan errentaren aurka joan behar da, hala nola aurrezkia inbertsiora bideratzen bada, eta beste alde batetik esportazioak gehitzen badira aldi berean.
Ikus, gainera
Erabili ezazu galdetegi hau artikulu eskaera bat bidaltzeko. Lehenbailehen osatzen saiatuko gara.
Gure azken edukien berri jaso nahi baduzu zure email helbidean, egin zaitez harpidedun hurrengo galdetegi hontan.