Aurrezkia edo aurrezpena kontsumo korrontekoak diren ondasun eta zerbitzuetan xahutzen ez den errentaren zatia da, geroko kontsumo edo inbertsiorako baliatzen dena baliatzen dena. Orokorrean, aurrezkia finantza entitateetan gordailuak osatuz sortzen da; gordailu horiek inbertsioak egiteko maileguak eskaintzeko baliatu ditzakete entitate horiek. Aurrezkiaren eta inbertsioaren erlazio estu hori ez da beti betetzen ordea: finantza sistemak aurrezkia inbertsiorako bideratzen ez duenean, aurrezkiak uneko eskaria murriztu besterik ez du egiten, eta jarduera ekonomikoa moteldu egiten da orduan (ikus, aurrezkiaren paradoxa).
Ikus, gainera
Loturiko artikuluak
Aurrezteko joera marjinalaAurrezteko joera marjinala familia batek errentatik aurrezten duen diruaren zenbatekoa da, proportzio moduan adierazita, errenta-maila bakoitzeko. Adibidez, errenta-maila baterako aurrezteko joera marjinala 0.4 bada, familiak jasotzen duen errenta…
Atzerriko inbertsioaAtzerriko inbertsioa (ikus, gainera, inbertsioa) herrialde batera epe jakin batean atzerritik sartzen diren kapitalen multzoa da, bertako aktibo iraunkorrak (ondasun higiezinak eta epe luzeko finantza aktiboak, akzio-karterak adibidez)…
Aurrezkiaren paradoxa (austeritatearen paradoxa)Aurrezkiaren paradoxa edo austeritatearen paradoxa teoria makroekonomikoaren baitan eta bereziki keynesianismoaren eskola ekonomikotik argudiatu ohi den paradoxa da, zeinaren arabera aurrezkiaren gehikuntza batek azkenean hazkunde ekonomikoa negatiboki eragin…