Aurrezki-libreta edo aurrezki-kartilla, banku-libreta edo banku-kartilla ere deitua, pertsona batek banku edo beste finantza-entitate batean kontratatu duen banku-kontu edo bestelako aurrezki-produktu batean dauden diru-mugimenduak, diru sartu-irtenak alegia, lerroz lerro ohar laburren bitartez zehazten dituen liburuxka edo koaderno txiki bat da, une bakoitzean kontuan dagoen saldoa ere adierazten duena. Garai bateko aurrezki-kontu, ageriko gordailu eta beste aurrezki-produktuetako oinarrizko euskarri dokumentala zen, baina egun desagertzear dagoena, informazio hori guztia online eskuratzen baita.
Beste hizkuntzetan: gaztelaniaz, libreta de ahorro.
Loturiko artikuluak
Banku komisioakBanku komisioak bankuek eskaintzen dituzten finantza produktu eta zerbitzuengatik (hala nola, transferentziak, txekeen jaulkipena, kreditu txartelak, ...) bezeroei kobratzen dizkieten diru zenbatekoak dira. Espainian, bankuek nahi dituzten komisio…
Enpresa filialakEnpresa filialak edo eskumendeko enpresak sozietate matrize deitzen den beste enpresa nagusi baten kontrolpean dauden enpresak dira, haien jabe izateagatik edo gutxienez haietan kapital sozialean partaidetzaren %50a edo…
Kontu korronteaKontu korrontea bankuek bereziki enpresa, enpresari banakako eta beste erakundeei eskaintzen dieten banku-kontu bat da, euren ohiko jardueran gertatzen diren ordainketa, kobrantza eta transferentziak bideratu eta horretarako baliabideak…