Ikaskuntza bikarioa edo ikasketa bikarioa, behaketa bidezko ikaskuntza edo behaketazko ikaskuntza ere deitua, beste baten esperientziatik jasotzen den ikaskuntza prozesua da, besteen jokabidea eta lan egiteko modua behatuz,…

Ikaskuntza esanguratsuaren teorian, bereziki David Ausubel psikologoak (1918-2008) garatua, subjektu batek ezagupen berriak ez ditu eskuratzen hutsetik, aurretiko ezagupenetan oinarrituta baizik. Aurretiko ezagupenak subjektuak bere aurreko esperientzietan oinarrituta dituen elementu kognitiboen multzoa da. Garatzen dituen esperientzia berrien bitartez aurretiko ezagupen horiek esperientzia berriekin moldatu eta taxutu egingo ditu, bere kognizio-eskema aberastuz horrela, ikasiz alegia. Ikaskuntza esanguratsuaren teoria konstruktibistan beraz, aurretiko ezagupenak ezagutza konstruitu edo eratzeko baliatzen diren oinarriak eta zutabeak dira.
Beste hizkuntzetan: gaztelaniaz, conocimientos previos.
Erabili ezazu galdetegi hau artikulu eskaera bat bidaltzeko. Lehenbailehen osatzen saiatuko gara.
Gure azken edukien berri jaso nahi baduzu zure email helbidean, egin zaitez harpidedun hurrengo galdetegi hontan.